2017-08-17T15:30:41+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

MONDRAGON Health aukera bila osasunaren esparruan

2012/11/28

MONDRAGON Health erakundeak antolatuta, 'Aukera bila osasunaren esparruan' izeneko jardunaldia egin da gaur Otaloran, Zuzendari eta Kooperatiba Garapenerako Zentroan. Jardunaldiak, MONDRAGON Health-ek antolatzen duen laugarrenak, sektorean egon daitezkeen aukerak identifikatu eta proiektu zein jarduera berriak abian jartzeko helburua du.
MONDRAGON Health aukera bila osasunaren esparruan

MONDRAGON Health-ek antolatutako ekitaldian 50 bat lagunek parte hartu dute.

Mikel Alvarezentzat, MONDRAGON Health-eko zuzendari eta gaurko jardunaldiaren bultzatzaile nagusia, gaur Otaloran, Zuzendari eta Kooperatiba Garapenerako Zentroan egin den jardunaldiak helburu nagusi bat zuen, “sektorean diharduten profesionalen arteko harremanen bitartez sortuko dira aukera berriak Osasunaren alorrean, eta horrelako jardunaldiak garrantzitsuak dira profesionalak, banaketako enpresak eta gure kooperatibek parte hartzen dutelako".

Hain justu ere, gaurko jardunaldian Osasunaren Sektoreko hiru  alor ezberdinetako profesionalek esku hartu dute: medikuntza arloko profesionalek, banaketaren arduradunak (Ortovas Médica enpresakoak) aldi berean produktuak eta zerbitzuak saltzen dituztenak, eta MONDRAGON Korporazioko kooperatibak. "Gure korporazioan gero eta enpresa gehiago daude Osasun arloko teknologietan ari direnak".

Cuarta jornada de MONDRAGON Health.

Josu Merino, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko mediku traumatologoa.

Profesionalen eta MONDRAGONen arteko sarea eratu

Gaurko jardunaldiaren beste helburu nagusia izan da “MONDRAGON Korporazioaren eta sektoreko profesionalen arteko sarea errotzea". Alvarezek gaineratu duenez, "soilik bide horretatik egingo dugu aurrera sektore honetan".

Gaurko jardunaldian ondorengo espezialitateetako profesional sanitarioak izan dira: Ortopedia/traumatologia, neurokirurgia, urologia, ginekologia y obstetrizia, kirurgia orokorra eta anestesia eta neurologia. Gure kooperatibetako ordezkaritza zabala izan da. Besteak beste; MU, Leartiker, Ideko, Ikerlan, Lortek, Danobat, Ulma Embedded, Fagor Healthcare, Cikautxo, Diara, Oiarso, Kiro Robotics, Ulma Centro Promoción, Fagor Centro Promoción, Osatu, Saludnova, Saiolan, Fagor Ederlan, MONDRAGON Componentes eta POC Microsolutions.

Cuarta jornada de MONDRAGON Health.

Javier Aranceta (MONDRAGON Componentes) eta bere ondoan Josemari Usatorre (MONDRAGON Korporazioa) eta Angel Lequerica (Fagor Ederlan).

Batzarra goizeko 9:30ean abiatu da eta arratsaldera arte luzatu da. Besteak beste, hitzaldiak, eztabaida irekiak eta mahai inguruak egin dira, eta arratsaldean MONDRAGON korporazioko enpresak elkartu dira jardunaldiaren gaineko aurreneko balorazioa egin asmoz.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak