2017-08-24T10:49:26+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Jon Altuna izendatu dute Mondragon Unibertsitateko errektoreorde akademiko

2011/09/05

Mondragon Unibertsitateak Errektoreorde akademiko berria izango du irailetik aurrera. Jon Altunak beteko du kargua, aurretik Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile akademiko izan denak.
Jon Altuna izendatu dute Mondragon Unibertsitateko errektoreorde akademiko

Jon Altuna.

Jon Altuna Mondragon Unibertsitateko eta Goi Eskola Politeknikoko Zuzendaritza Batzordeko kide izan da aldika, eta 2007tik koordinatzaile akademikoa. Postu horretan zegoela, ingeniaritzako ikasketak egokitu zituen, gradua, masterra eta doktoregoa antolatuz. Era berean, gaitasunetan oinarritutako hezkuntza-eredu berria sustatu zuen, ingeniaritzako ikasketetan.
Denbora horretan, errektoreorde berriak Goi mailako Hezkuntzaren Europar Espaziora egokitzeko programa ezagutu du, nazioarteko harremanen esparrua koordinatu baitu, ikasleen mugikortasunari eta ikasketak nazioartekotzeari dagokienez. Eta azken gai horretan oinarrituko du bere kargu berriko lana.
Bilakaera
Altuna 1971n jaio zen Lazkaon. 1993an, Industria Ingeniaritza Teknikoko titulua eskuratu zuen Goi Eskola Politeknikoan, eta geroago Industria Automatikako eta Elektronikako Ingeniari-titulua, Mondragon Unibertsitatean. Doktoregoa,  Elektronika eta Elektrizitate Departamentuan egin zuen, Edinburgoko Unibertsitatean. Espezializazioa: Telefonia mugikorreko seinaleen tratamendu estatistikoa, seinalearen harrera hobetzeko.
Gero Mondragon Unibertsitatera itzuli zen. Goi Eskola Politeknikoan, batik bat Elektronika-departamentuan garatu du bere irakaslana; ikerlana, berriz,  Seinalearen Tratamendua eta Komunikazioak arloan.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak