2017-08-24T02:58:11+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Javier Murok irabazi du Soraluze S. Coop. taldearen 50. urteurreneko eskultura lehiaketa

2012/04/16

Javier Muro nafarraren 'Reto al futuro' lanak irabazi du lehiaketa kooperatibako bazkideen artean egindako bozketa bidez. Muroren lanaz gain beste sei lan ere aurkeztu dituzte lehiaketara.
Javier Murok irabazi du Soraluze S. Coop. taldearen 50. urteurreneko eskultura lehiaketa

Javier Muro, ezkerrean, eta Txus Alzaga, Soraluze S. Kooperatibako errektore kontseiluko presidentea.

“Kooperatibismoaren espiritua irudikatzen du lanak: batasuna, kanpora zabaltzea, mugimendua, eta batez ere etorkizunera begirada baikorra”, esan dute antolatzaileek Muroren lana definitzerakoan. Eskultura Osintxun jarriko dute, kooperatibaren eraikinean, apirilaren 27an.

Javier Murok epaimahaia konbentzitu du Reto al futuro lanarekin. Baina erabakia hartzea ez da erraza izan; izan ere, aurkeztu dituzten gainerako lanen maila handia izan da. Ondokoak izan dira aurkeztutako lanak: Aitor Ruiz de Eginoren Gu; Arturo Andraderen Los cooperativistas; Willy Latsurregiren, Zeru hertzaren muga; Alberto Ramirezen, Sustraitze; Iñigo Arregiren, Barruan; eta, Manu Muniategiandikoetxearen Bat izanik.


Lan guztiak jasoko dituen erakusketa

Lehiaketara aurkeztu dituzten lanen maila nabarmendu du antolakuntza taldeak. Eskalara egindako lanon erreplikak eta azalpenak erakusgai jarri dituzte Soraluzeko kiroldegian. Gainera, 1962an Gipuzkoan sortutako kooperatibaren historia jasotzen duen irudi sorta ere ikusgai dago.
Erakusketa apirilaren 21era arte egongo da zabalik: astegunetan 19:00etatik 20:00etara eta aste bukaeratan 12:00etatik 13:30era.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak