2017-08-23T12:09:00+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Jaurlaritzak antolatutako automozioaren gaineko jardunaldian parte hartu du MUk

2011/12/13

Elgoibarko GLHBI Meka Institutuan Automozioaren gaineko jardunaldiak egin dira aztertzeko sektorearen oraina eta etorkizuna. Eusko Jaurlaritzak eta Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak antolatutako topaketan enpresa pribatuek eta unibertsitateek ere parte hartu dute. David Garridok hitz egin du MUren izenean, auto elektrikoa aurkeztuz.
Jaurlaritzak antolatutako automozioaren gaineko jardunaldian parte hartu du MUk

David Garrido, goizean Elgoibarren eginiko aurkezpenean.

Eusko Jaurlaritzak ekainean onartutako Lanbide Heziketako Hirugarren Euskal Plana aurkezteko eta automozioaren gainean eztabaida sustatzeko aprobetxatu du Jaurlaritzak Elgoibarren buruturiko lan topaketa. Bertara, Lanbide Heziketako aktore printzipalak gerturatu dira; Euskadiko Lanbide Heziketako Automozio zentroetako ordezkariak, Administrazioko zuzendari eta aholkulariak, unibertsitateetako irakasleak eta enpresa pribatuetako zein automozio cluster-eko agintariak. Guztiak bat etorri dira esaterakoan, automozioak Euskadin sekulako garrantzia duela eta hortaz, etorkizunean Lanbide Heziketak eta gazteen formazioak inportantzia handia izango duela sektorearentzat.

Jaurlaritzaren sailburuordearen ongietorria

Ekitaldia Lanbide Heziketako Sailburuordearen ongietorriarekin hasi da eta Jaurlaritzako ordezkariak kualifikazio Profesionaleko koordinatzaile Izaskun Zabalari eman dio hitza, Lanbide Heziketa berriaren gaineko aurkezpena egiteko. Lanbide Heziketa berria, herri-marka lelopean, Zabalak euskal planaren zutabe garrantzitsuenak azaldu ditu.

Euskal administrazioko ordezkarien ondoren, enpresa pribatuetako, Lanbide Heziketa zentroetako, enpresetako eta unibertsitateetako ordezkariek hartu dute hitza. Tartean, MEKA Institutuko zuzendariorde Imanol Etxeberriak azpimarratu du etorkizunean Lanbide Heziketako ikasleak Automozioan aritzeko konpetentzia berriak garatu beharko dituztela. MASER enpresako zuzendari orokorrak, berriz, auto elektrikoa izan du hizpide. Etorkizunerako prestatzen hasteko ordua dela gogorarazi du eta etorkizunean hiriko auto elektriko berri bati erantzun emateko profesionalak beharko dira, esan du Jesus Mari Iriondok.

City car eta range extender

David Garrido Mondragon Unibertsitateko irakaslea ere kotxe elektrikoaz aritu da, eta Range Extender proiektua aurkeztu du. MUk 1996an aurkeztu zuen Estatuan homologatua izan zen aurreneko auto elektrikoa. Gerora, 2010ean City Car proiektua aurkeztu zuen MONDRAGON Automoción, Fagor Automation eta Fagor Ederlanekin harremanetan. Esperientzia horiek guztiak eta etorkizuneko estrategiak azpimarratu ditu Garridok. Era berean, Cie Automotive-eko Mikel Rico eta Euskadiko Automozio Cluster-eko Ezagutzaren Gestio zuzendari Aitor Ruiz-ek ere hitza hartu dute.

Automozioaren erradiografia

Biek ala biek automozio sektorearen gaineko azterketa egin dute eta, beraien erakundeak eta enpresak automozio arloan burutzen ari diren egitasmoen berri eman dute. ACICAE Cluster-eko ordezkariak esan duenez, etorkizunean automozio sektorean aritzeko pertsonen formazioa aldatu egingo da, eta behar berriak sortuko dira. Hain justu ere, ACICAEk 2015era begira egin du ikerketa.

Ekitaldiaren lehenengo zatiaren amaieran ikus-entzunezko baten bitartez Eusko Jaurlaritzak eskertu nahi izan dio Renault Espainiari 288 motor-en lagapena. Motor horiek Lanbide Heziketako Zentroetara bideratu ditu Renault-ek, ikasle eta profesionalen formazioan lagungarri izateko.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak