Japoniako enpresak eta erakundeak Eroski bisitatu dute

Japoniako enpresaburu eta erakunde ordezkari batzuk izan dira Gasteizen, Ali Gobeoko Eroski supermerkatua bisitatzen; hain zuzen ere, hor dihardu kooperatibak, supermerkatu ekoiraunkorra prestatzen
Card image cap
2016/06/24

Instalazioetan barrena ibili direnean, interesa erakutsi dute Europan aurrendaria den proiektu honetan; izan ere, hiruko sistema berritzaile bat ari da lantzen, elektrizitatea, beroa eta hotza tokiko biomasarekin hornitzeko gai izango dena; hala, errotik gutxituko du sare elektrikotik datorren kontsumoa.

EROSKIren Oñatiko lehengo ekodenda ereduan energia aurrezteko dagoeneko garatuta dauden neurriak ere izango ditu saltokiak; gaur egun, neurri horiek ari da ezartzen Zurekin denda eredu komertzial berriaren eraldaketan.

Taldeko kideen artean, hor izan dira honako enpresa eta erakunde hauetako ordezkariak: Panasonic, Mino Ceramics, Furukawa, Mithubisi Heavy Industries, TherMAT (elkarte honek teknologia berrien gaineko ikerketak egiten ditu materialen kudeaketa termikoan oinarrituta), NEDO (Energia Berriak eta Teknologia Industriala Garatzeko Japoniako Erakundea) eta Japoniako Ekonomia, Merkataritza eta Industria Saileko Zientzia eta Teknologia Industrial Aurreratuko Erakunde Nazionala. Ibilbidean, lagun izan dituzte EROSKI, CENER (Energia Berriztagarrien Espainiako Zentroa) eta koordinazio teknikoaz arduratzen den zentro teknologikoko kalitatea, Rank (proiektuan parte hartzen ari den erakundea, zeina kogenerazio zikloetan trebatuta baitago), eta CDTI Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroko ordezkariak eta Innobasquekoak.

Energia termikoa industrian era efizientean erabiltzeko workshop teknologikoa egiten ari dira Bizkaiko Parke Teknologikoan, eta horri lotutako jardueretako bat izan da bisita hau. Antolatzaileak dira Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroa (CDTI) eta Japoniako haren homologoa, hau da, NEDO, eta horiei laguntzen aritu da Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia.

Autosufizientzia energetikorantz

Eraikuntza iraunkorrean eta efizientzia energetikoan aurrerapenak egitea dira EROSKIren Ingurumen Planean datozen erronka garrantzitsuak. Horren helburua da kooperatibaren jarduerak ingurumenean duen eragin globala gutxitzea. 2012an, kooperatibak martxan jarri zuen Oñatin lehen denda "Isuririk Gabea" eta %100 Iraunkorra; horren aurretik, esperientzia pilotu batzuk izan ziren Donostiako Grosen eta Kantabriako Castro Urdialesen. Ali Gobeon martxan den proiektu hau, berriz, laugarren belaunaldiko denda pilotu ekoiraunkorra da, eta, oraingo honetan, helburu nagusia izan da erakustea irtenbide integral eta berritzaile hau bideragarria dela supermerkatu batean autogenerazio energetikoa iturri berriztagarrietatik erdiesteko eta horrela sare elektrikoarekiko mendekotasuna errotik murrizteko ingurumen eragina ere modu esanguratsuan gutxituta.

Proiektuan, hiruko sorkuntza sistema berritzailea garatzen ari dira, oso hiru teknologia desberdin bateratuta: biomasa, xurgapena eta kogenerazioa; horren bitartez, gai izango dira gela hotzetako hotza, izozte irletakoa eta saltokiko muraletakoa sorrarazteko; gainera, ORC ziklo bat izango du (Organic Rankine Cycle), energia elektrikoa biomasa integratuko galdara baten berotik eskuratzeko eta hondar-beroarekin airea klimatizatzeko.

CO2 igorpenak 178 tona gutxitzea

supermercado_EROSKI_ecosostenible001

Proiektua 2013an hasi zen zehazten, eta urteko azken hiruhilekoan martxan izango dela espero dute. Argindarraren kontsumoa %25 baino gehiago aurreztea da asmoa; horretarako, efizientzia energetikoa hobetzeko neurriak erabiliko dira, eta gero, %100 berriztagarria den hiruko energia sorkuntzarako unitate batekin osatuko da. Hala, urtean 494 MWh elektriko zuzenean aurreztuko dira; horrek esan nahi du 178 tona CO2gutxiago igorriko direla.

Proiektuaren indargune eraldatzailea ez da bakarrik eraikiko diren supermerkatu berrietarako, oraingo supermerkatu guztien ekoerreforma ere ekarriko du eta. Horregatik Ali Gobeo da ekoberrikuntzarako epizentro berria; zentro horretan, neurri berriak probatzen dira aurrezpen energetikoa eta autosufizientzia energetikoa lortzeko. Eta, emaitzen arabera, sare komertzialaren ondoko ekoerreformetan aplikatzekoak izan ahalko dira.

Hala, ekipamendu teknologikoa instalatzeko orduan, kontuan izango da sistema malgua izatea, etorkizuneko beste supermerkatu batzuetara hedatzeko.

Heziketa laborategia

Supermerkatu energetikoki iraunkor hau, era berean, heziketa laborategi ere izango da, proiektuak Europa osorako dakarren berrikuntzaz kontsumitzaileak sentsibilizatzeko eta informatzeko. Dendan, informazio panel bat egongo da denbora errealean adierazle batzuk neurtu eta antzeko denda batekin konparatuko dituena bezeroek energia aurrezpen horren datu errealak jakin ditzaten.

Proiektuaren aurrekontua bi milioi euro ingurukoa da, eta Europako Batzordeak babestuta dago; %50 finantzatzen du LIFE-2012 Europako programaren bitartez, Ingurumenaren arloko proiektu berritzaileak laguntzeko programa bera.

Banaketa komertziala