2017-08-24T10:47:22+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

'Jakingarriak' aldizkariaren azken zenbakiak kirol hezitzailearen gaia aztertzen du

2015/02/13

Sarean dago denon eskura, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak urtero argitaratzen duen Jakingarriak aldizkariaren azken zenbakia argitaratu da dagoeneko. 74. zenbaki monografikoan, kirol hezitzailearen gaia jorratu dute sakon eta jasotako lanen artean, unibertsitate desberdinetako adituen artikuluak daude.
'Jakingarriak' aldizkariaren azken zenbakiak kirol hezitzailearen gaia aztertzen du

Kirol hezitzailaren gaia lantzeko, sei artikulu nagusi eskaintzen ditu aldizkariak; denak ala denak euskaraz, eta irakasle eta ikerlariak idatzitakoak. Honakoak dira aldizkariaren azken zenbakian argitaratutako lanak:

  • Kirol-jarduera fisikoaz bi hitz. (Joxan Unsain. Landaberri Ikastola).
  • Blanquernako FPCEEko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako iralasleen hasierako prestakuntza gorputz-hezkuntzan. (Juanjo Rodriguez, Dolors Ribalta, Marc Francosola eta Sara Figueras. Ramon Llull unibertsitatea).
  • Kirola balioak hobetzeko lanabes gisa. (Luis Mari Zulaika. EHU).
  • Zein da hizkuntzaren lekua heziketa fisikoan? Heziketa fisikoaren eta hizkuntzaren arteko artikulazioaren aztarnak. (David Fernandez. Mondragon Unibertsitatea).
  • Zerbait aurreratu da gorputz-hezkuntzan eta kirolean genero ikuspegitik?. (Maria Teresa Vizcarra ta Beatriz Garay. EHU).
  • Gorputz hezkuntzako irakasleen konpetentzia espezifikoak. (Neritzel Albisua. Mondragon Unibertsitatea).

Gainera, betiko moduan, aldizkariak Liburu berrien erreseinak ere jasotzen ditu eta han-hemenka argitaratutako aipuen bilduma, gehienak irakaskuntza alorreko jendeak esandakoak.

Aldizkaria paperean argitaratzen da, baina, online jartzen da interesatu guztien eskura:


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak