2017-12-14T16:16:58+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Irizarrek LKSri eman dio elektro mugikortasun planta berria eraikitzeko laguntza teknikoaren ardura

2015/08/04

Irizar Taldeak autobus elektrikoak egiteko planta berri bat eraikiko du Adunan. Horretarako, LKS-k egingo ditu proiektu tekniko eta administratiboak, xehetasun azterketak, eta obra zuzendaritza eta gestioa.
Irizarrek LKSri eman dio elektro mugikortasun planta berria eraikitzeko laguntza teknikoaren ardura

27.000 m²-ko planta berriak, Irizar bere taldean integratzen joan den ekoizpen eta muntaketa elementuak hartuko ditu; potentziako elektronika edo motor elektrikoak beste batzuen artean, ibilgailu elektrikoa, produktu osoa eta integrala, lortzeko.  Horretarako LKSri eskatu dio “Gipuzkoako lantegirik onena”-ren diseinua;  berariazko diseinua eskaintzen duena eta beren egunerokotasunean erabiltzen dituzten kontzeptuak islatzen duen diseinua: teknologia, iraunkortasuna, garbitasuna, lean manufacturing eta factory 4.0.

Proiektu honekin Irizar-ek apustu egiten du sistema elektrikoen etorkizuneko potentzialaren alde eta hiri mugikortasunean lehena izatearen alde; beti ingurumen zainduago eta jasangarriagoa baterantz lana egiteko konpromisuarekin.  Europa eta Estatuko hiri batzuk, Donostia, Madril, Bartzelona, London, Marseilla edo Paris adibidez, akordioak sinatu dituzte Irizarrekin eta badituzte dagoeneko Irizarren i2e autobus elektrikoak.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak