Iritsi dira Huhezira Erasmus ikasleak, Komunikazioa ikastera

Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak harrera egin die Erasmus ikasleei. Oraingoan lau etorri dira, Komunikaziokoak. Bigarren lauhilekoan, berriz, Hezkuntzako ikasleak etorriko dira.
Card image cap
Huhezira etorritako Erasmus ikasleak.
2011/09/13

Honako hauek dira datozen hilabeteotan Huhezin izango diren komunikazioko lau ikasleak, hiru neska eta mutil bat. Bi Suitzakoak dira; gainerakoak, Herbeheretakoa eta Danimarkakoa. Rahel Schnuriger, ZHAW Unibertsitatea, Suitza; Markus Baertschi, ZHAW Unibertsitatea, Suitza; Nana Hansen,  VIA Unibertsitatea, Danimarka; Meryl Geugies, Windesheim Unibertsitatea, Herbehereak.

Praktikak eitb.com-en

Ikasle horiek ez dakite ez euskararik ez eta gaztelaniarik. Horregatik, ingelesa erabiliko dute bai ikasteko eta baita jendearekin komunikatzeko ere. Lau ikasgaitan, bestalde, hemengo ikasleekin batera arituko dira ikasgelan, ingelesez.

Erasmus ikasle bakoitzak hemengo beste ikasle bat izango du lagun, egokitzen eta integratzen laguntzeko. Praktikak ere egingo dituzte, eitb.com zerbitzuan, Bilbon.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa