2017-08-19T02:00:28+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Iosu Zabala, Mondragon Unibertsitateko Errektoreak, urte bukaeran utziko du bere kargua

2014/06/05

Iosu Zabalak, aurreko Errektore Inaxio Oliveriren erreleboa hartu zuen 2006an. Zortzi urte hauetan, unibertsitateak garapen garrantzitsua izan du: Euskadin izan duen zabalkundea, nazioarteko proiekzioa, Boloniara egokitzapena, titulazio berrien ezarpena eta lau fakultateetako azpiegitura berriak.
Iosu Zabala, Mondragon Unibertsitateko Errektoreak, urte bukaeran utziko du bere kargua

Pasa den maiatzaren 29an, Mondragon Unibertsitateko Errektorea den Iosu Zabalak jakinarazi zion Mondragon Unibertsitateko Kontseilu Errektoreari, abenduan, bere bigarren agintaldia bukatzerakoan, Errektore eginkizunak uzteko asmoa zuela.

Indar biziko 8 urte  izan dira, non, Unibertsitateak garapen handia izan duen bai ikuspegi kuantitatibotik, baita kualitatibotik ere

Iosu Zabalak, aurreko Errektorea izan zen Inaxio Oliveriren erreleboa hartu zuen 2006an,  honek hasitako bideari jarraipena emateko eta unibertsitatearen aukerak zabaltzeko, proiektu eta estrategia berriak bultzatuz.

Indar biziko 8 urte  izan dira, non, Unibertsitateak garapen handia izan duen bai ikuspegi kuantitatibotik, baita kualitatibotik ere. Begiratu baino ez dago, Euskadin izan duen zabalkundea eta nola ez, nazioartean; ezin ahaztu Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparrura egindako egokitzapena, titulu berrien diseinu eta ezarpena eta lau fakultateetan abian jarritako azpiegiturak.

Errektoreak, une ezin hobea dela uste du, pertsona berri batek ardura honen erreleboa hartu eta Mondragon Unibertsitatearen kudeaketak suposatzen duen zeregin zorrotz honetan, etapa berria katalizatzeko.

Momentu honetatik aurrera eta datozen hilabeteotan, Kontseilu Errektoreko Presidenteak, martxan jarriko du Errektore berria aukeratzeko aurrez zehaztuta dagoen prozedura, denbora batez bien elkarbizitza bermatzeko eta kargu honek dituen ardura instituzional, akademiko eta antolakuntzakoak era natural batean transferitu ahal izateko.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak