2017-08-23T00:26:56+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

INSERTECek, LORAMENDIk eta TECNALIAk enpresa berri bat sortu dute galdaketaren sektorea bultzatzeko

2014/04/28

Enpresa berriaren bidez, ILT Plasma Technologies, hobekuntzak lortuko dira galdaketaren kalitatean, energia-errendimenduan eta instalazioen produktibitatean, berotze-sistema berritzaile baten bitartez
INSERTECek, LORAMENDIk eta TECNALIAk enpresa berri bat sortu dute galdaketaren sektorea bultzatzeko

Helburua galdaketaren kalitatean hobekuntza lortzea da, energia-errendimenduan eta instalazioen produktibitatean.

ILT Plasma Technologies-en jarduera nagusia izango da plasma-instalazioak ekoiztea, egokitzea, komertzializatzea eta martxan jartzea galdaketaren sektorerako; eta zenbatesten da 1.600 milioi euroko merkatu potentziala eragingo duela mundu osoan. Enpresa berriak Basaurin izango du egoitza, eta sortu eta laugarren urtetik aurrera urtean 2,4 milioi euro fakturatzea espero da. ILT Plasma Technologies-ekin harremanetan jartzeko: www.iltplasma.com /info@iltplasma.com.

Oinarri teknologikoko enpresa berri honen sorrerak, zailtasun ekonomikoen garai honetan, adierazten du euskal industria aktibo dagoela eta etorkizunarekin eta jarduera ekonomikoaren sorrerarekin konprometituta dagoela, lankidetzaren, berrikuntzaren eta teknologiaren aldeko apustua egin baitu.

Oinarri teknologikoko enpresa berria martxan jartzeko, BEAZen laguntza izan da. Sozietate hori Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailaren barnean dago, eta jarduera ekonomikoa handitzen eta enplegua sortzen laguntzea du helburu.

PLASMAPOUR® teknologia

TECNALIAk garatutako PLASMAPOUR® izeneko teknologia galdatze-unitateak berotzeko sistema bat da, eta HPTP (“High PowerThermal Plasma”) potentzia handiko plasma termikoaren teknologian oinarritua dago. 15 urtez aritu dira ikertzen, eta burdinaren galdaketaren sektorean gertatu den berrikuntza handienetako bat lortu dute mundu mailan.

Teknologia horren bidez, abantaila garrantzitsu hauek lortzen dira: ohiko ekipoekin lortu ezin diren galdaketako tenperatuta-tartean lan egin daiteke; energia-errendimendua hobetzen da, bai galdatze-unitatearena, bai instalazio osoarena; instalazioaren produktibitatea hobetzen da, linea-ahalmena handitzen delako, errefusak gutxitzen direlako eta plakaren errendimendua hobetzen delako; eta burdinurtuaren kalitate metalurgikoa hobetzen da.

Loramendiri buruz

Enpresa hau 1973an sortu zen Gasteizen, eta Mondragon Taldekoa da. Munduko liderra da galdaketarako ekipamenduaren sektorean, eta irtenbide osoak proposatzen ditu moldaketa bertikaleko lerroen eta harea-arren fabrikazioaren eta mihiztatzearen alorrean. Alemania, Txina, AEB, Mexiko eta India dira enpresaren merkatu nagusiak, eta bulego komertzialak eta saldu osteko zerbitzuak ditu merkatu horietan.

Bezero nagusiak automobilgintzako lehen mailako hornitzaile globalizatuak dira, eta haientzat egiten dituzte blokeak eta kulatak, balazta-diskoak, eta segurtasun-piezak, budinaz nahiz aluminioz. Batez beste, 60 milioi euro fakturatzen dute, horietatik % 90 esportazioari dagokio. 160 pertsonak egiten dute lan Gasteizen, eta beste 60k haren filialetan. Enpresaren xede nagusia da bezeroen garapen teknologikoari laguntzea eta saldu osteko zerbitzu bikaina ematea mundu mailan.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak