TUlankide MONDRAGON

Innobasquek eta Fagor Etxetresnek lankidetza hitzarmena sinatu dute

2012/02/07
Hitzarmen horren arabera, zerbitzu berria abiarazi dute elikadura, jarduera fisikoa eta emozioak kudeatzeko ohiturak hobetzeko asmoz. Eskola umeei eta 55 eta 70 urte arteko helduei zuzenduta dago.

Txema Gisasola, Fagor Etxetresna Elektrikoak Taldeko presidenteak eta Guillermo Ulacia, Innobasqueko presidenteak, lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duen zerbitzu informatiko bat abian jartzeko sinatu dute hitzarmena. Horren arabera, Fagor Etxetresna Elektrikoak Taldeak Gosasun mugimenduaren eskura jarri du –Innobasquek bultzaturiko bizi-ohitura osasungarriagoak sustatzeko mugimendua–  elikadura, jarduera fisikoa eta emozioen kudeaketa aldatzen laguntzeko zerbitzu bat.

Etxetresna Elektrikoak Taldeak diseinatuta, diagnosiak lantzen dituen, gomendioak egiten dituen, planifikatzen eta ohituren aldakuntzen jarraipen bat egiten duen plataforma informatiko bat da, bizimodu osasungarriago bat lortzeko asmoarekin. Hasieran, zerbitzua adin guztietarako diseinaturik dagoen arren, 55 eta 70 urte bitarteko pertsonei eta eskola umeei ezarriko zaie, preskriptore bezala diharduten kolektiboei bakoitzaren familietan horrek suposatzen duen inpaktuari dagokion gehitzearekin.

Gosasun mugimendua

Gosasunek honako helburu hauek ditu: pertsonek bizi-ohitura osasungarriagoak lortzea, erakundeak eta enpresak ingurune aldekoak bihurtzea aldakuntza burutu ahal izateko eta gai horiek Euskadirentzat garapen ekonomikorako iturri bihurtzea.

Azterlan batek baino gehiagok frogatzen dute norbanakoaren portaera-ohiturek gure osasunean eragin handiagoa dutela (%40 bat %10 baten aurrean) osasun-sistemek baino. Horri heriotza goiztiarren ia %40 osasunaren aurkako jokabide-ereduek eraginak direla gehitu behar zaio eta haietatik eratorritako arriskuak osasun-kostuen %50 eta %70 bitartekoak izaten direla. Horregatik ohitura osasungarriak sustatzeari ekiteak zuzeneko eragina du pertsonen osasunean eta bizi-kalitatean, eta hedaduraz, gizartearen eta ehun ekonomikoaren bizi-kalitatean.

Xede horrekin lerrokaturik, Fagor Etxetresna Elektrikoak konpainia kokatzen da, zeinentzat pertsonak eta haien ongizatea balio nagusietako bat den, berrikuntzari ezinbestean atxikirik. Ildo horretatik, Fagor Etxetresna Elektrikoak desberdindu egiten ditu bere zerbitzuak pertsonek etxean dituzten beharren autokudeaketa irtenbideetarantz.

Pertsonek aldakuntzako bideei ekin diezaien beharrezkoa da abiatze-puntua ezagutu dezaten, gomendioen laguntza izan dezaten eta beren aldakuntzak planifika ditzaten, bai eta haien jarraipen atergabea egitea ere. Gaur aurkeztu den zerbitzua funtzio horiek betetzen dituen plataforma informatiko berritzaile bat da.

Helduak eta haurrak

Zerbitzua erabiltzen hasteko talde bezala adineko pertsonak hautatu izana Zahartze Aktiboaren eta Belaunaldien arteko Elkartasunaren Europar Urtean kokaturik dago eta Europako Batasuneko Zahartze Aktiboaren Liburu Zuriak berretsita, zeinek baieztatzen baitu "gaixotasun guztien %40 eta %70en artekoak neurri batean edo erabat prebenigarriak direla estiloetan, arrisku- eta prebentzio-faktoreen erabileran eta kontrolean aldakuntzak egitearen bitartez".

Gainera, emozioen egoerak erasan egiten du biztanleria talde horren osasuna, gainerako besteen osasun adina, halako moldez, non emozio baikorrek indartu egiten baitute osasuna eta ezkorrek okertu. Egile batzuek diote, adinekoen emozio ezkorrei (tristura, bakardadea, depresio) arreta eskaintzen dien ohiko joeraren aurka, emozioen funtzionamendua hobetu egiten dela bizitzan zehar lortu nahi den zahartze usadiozko eta hoberen batean.

Bestalde, haurrak hautatu dira, izan ere garrantzitsua da lehen urteetatik ohitura batzuetan haiek heztea, zeren eta epe luzera horiek zahartze osasungarria ahalbidetuko baitute. Gainera, kontuan harturik haurrengan dagoen gainkarga-indizeen gehitzea, horrek ondorioz berekin dakartzan gaixotasun kronikoen areagotzearekin, gerta bailiteke bizi-itxaropena hobetzen lortutako arrakasta arriskuan jartzearen kasua.

Iturria: Goiena.net