2017-12-18T07:47:45+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Iñigo Ucin: “Balio kooperatiboak eta errentagarritasuna izango dira MONDRAGONen etorkizunaren giltzarriak”

2016/09/26

Kargua hartu berri dagoela, MONDRAGONeko presidente berriarekin berba egin dugu. Bide orria erabat finkatuta, bi gauza azpimarratu ditu Iñigo Ucinek etorkizunerako: balio kooperatiboen bizipena indartu beharra eta proiektu errentagarri eta iraunkorren aldeko apustua.
Iñigo Ucin: “Balio kooperatiboak eta errentagarritasuna izango dira MONDRAGONen etorkizunaren giltzarriak”

Joan den abuztuaren 1az geroztik MONDRAGONeko lehendakari berria zara. Zer jarrerarekin egiten diozu aurre erronka profesional berri horri?
Oso animatuta eta lanerako gogoarekin. Jakina, erronka profesionala hor dago. Ezezaguna ez bada ere, egia rol publikoagoa dela, komunikabideen aurrean jarri behar dela eta ez dagoela negozioari hain lotua, hau da, produktuari, merkatuari, hornitzaileei… Pertsonen kolektiboak ere beste dimentsio eta dibertsitate bat dauka, eta faltan botako dut lehen ohituta nengoen aurreko egoeraren hurbiltasuna. Halere, beti sinetsi izan dut kooperatibismoan eta MONDRAGONeko kooperatiben proiektuan, eta horrek animo gehiago ematen du.

Etapa berri hasi da MONDRAGONentzat, ezta? Zure iritziz, zein izango dira ziklo berriaren giltzarriak?
Zalantzarik gabe, etapa berri bat da, eta ez dut esaten lehendakaritzaren aldaketagatik, ez horixe. Hausnarketa prozesua kanpoan ziurgabetasuna nagusi dela egin da, eta barruan aldaketak eskatzen zituen giroa zegoen, adostu beharreko aldaketak, eta horrek ahalegin handia eskatu du. Uste dut jende askok gogor eta ongi egin duela lan eta, bakarra ez bada ere, Javier Sotilen figura nabarmendu nahi nuke, bere lana funtsezkoa izan baita prozesu honetan.

Inigo Ucín 033 copia

Baina giltzarrien galderara itzulita, horiek ezin dira Kongresuan onartutakoak baino izan. Zehazki, azpimarratu nahi nuke balioen bizipena, eta bereziki “bizipen” hitza, horrek seguru kooperatibismo gehiagora eramango gaituelako. Horrez gain, denboran iraungo duen errentagarritasunak eta autofinantzaketak ere berebiziko garrantzia dute.

Nota: Iñigo Ucini egindako elkarrizketa osoa paperezko bertsioan argitaratuko da eta urriaren lehen astean banatuko da kooperatibetan. 


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak