Koop gunea

Zer da “Koop gunea”?

Lehentasunezko gune bat da, MONDRAGONeko kooperatibentzat baino ez dena, www.tulankide.com webgunetik sartuta, erabiltzaile eta pasahitz batekin. Kooperatiba bakoitzak erabiltzaile eta pasahitz kolektibo bat izango ditu, bertako bazkide eta langile guztiak “premium” gune horretan sartu ahal izan daitezen: bertan aldizkariaren azken zenbakia eta beste hainbat eduki esklusibo jarriko dira.


“Koop gunea” atalean zer eduki dago?

Gure kooperatibentzat mugatutako “Koop gunea” atalean, aurtengo azken aldizkariaren pdf digitalaz gain, hainbat eduki esklusibo garatu ditugu:

  • 2012an ospatu den Kooperatiben Nazioarteko Urtean izan diren albiste eta gertakari nagusiei buruzko urtekaria.

  • MONDRAGON, talde kooperatiboaren historiaren funtsezko mugarrietan barrena bidaiatuz” liburu argitaratu berria.

  • Enpresa Erantzukizun Sozialari buruzko lan bat, gure kooperatibetan EES politikak aplikatzeko.

  • Gure bazkide eta langileentzako eskaintzen aukeraketa bat (urtean zehar handitzen joango gara).

  • Bereizmen handiko argazki eta irudien katalogo bat, kooperatiben eskura, nahi dutenean erabiltzeko.


Berez, gune honi emango diogun erabilera edukien bilduma bat izango da, gure kooperatibak bertan modu pribatuan sartu ahal izan daitezen. Aurrerago, gune pribatu hori eduki eta aplikazio berriekin osatzen saiatuko gara.


Nola sartu “Koop gunea” premiun gunean?

Sarbidea kooperatiba bakoitzarentzat prestatu dugun erabiltzaile izen eta pasahitz baten bidez izango da, kooperatiba bakoitzak modu kolektiboan erabiltzeko (bazkideek eta langileek).

Urteko bost zenbakietako bakoitza argitaratzen denean mezu bat bidaliko dizuegu, dagoeneko premium gunean ikusi dezakezuela jakinarazteko, eta "Koop gunea” atalean sartzeko erabiltzailearen izena eta pasahitza gogoraraziko dizkizuegu.

Koop gunea” ataleko edukiak deskargatu ahal izango dira?

Gune pribatu horretako eduki guztiak ikusi ahal izango dira, eta gainera edukiak deskargatzeko aukera eskainiko da.


Kooperatibaren enpresa filialei “premium gune” honetarako sarbidea ematea badago?

Erabakia kooperatiba bakoitzarena da, bere komunikazio politikaren arabera eta “Koop gunea” atalera sartzea bere enpresa partaidetuentzako balio erantsia dela uste badu. Edukiak hedatzeko irizpide orokor gisa, komenigarritzat jotzen da premium guneko edukien birbanaketa kooperatiben eta bere enpresa filialen barne esparrura mugatzea.

 

Modu osagarrian, aldizkariaren pdf bat emango dizuegu, egoki deritzozuen moduan erabiltzeko (langileei banatzea, edo kooperatibaren intranetean jartzea), betiere kontuan hartuta aldizkari barruan ibiltzekoa dela eta bere hedapena gure kolektiboetara mugatu behar dela. Halere, garrantzitsua da jakitea “Koop gunea” atalean sartzeak aldizkariaren pdf soilera baino eduki zabalagoetara sartzea esan nahi duela.

TU Lankide proiektu berria. TU Lankide komunikazio proiektu berriaren bidez (bi hilean behin argitaratuko dugun paperezko bertsio berritua; eta edukiaren bertsio digitala www.tulankide.com helbidean, gure kooperatibei buruzko informazio guztia eguneratuta), helburu hirukoitza lortu nahi dugu: gure kolektiboan kultura kooperatiboa hedatzea, gure kooperatiben jarduerari buruz informatzea eta talde kooperatiboa kohesionatuko duen euskarria bihurtzea. Gure iritziz, garai berrietara egokitutako proiektua da, helburu horiek betetzen lagunduko diguna.

Gure nahia da TU Lankideren webgunea gure kolektiboen erreferentziazko ataria izatea gaurkotasun korporatiboa ezagutzeari dagokionez; eta, halaber, nahi genuke zuen konfiantza izaten jarraitzea eta aldizkariaren edizio inprimatuak –landuagoa, formatu, diseinu eta eduki berriekin– paisaia kooperatiboan presente egoten jarraitzea.

 

Arrasate, 2013ko otsailaren 28a