2017-06-23T07:09:18+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Industrias Tajo etxea automozioaren sektorera zuzenduko da

2013/11/25

Hartzekodunen konkurtso aurrekoa aurkeztu du lerro zuriko hartzekodunekin negoziazio prozesu bat irekitzeko. Prozesua abiaraztearen helburua kooperatibaren etorkizuna bermatzea da, Industrias Tajo automozio sektorerako sistemen hornitzaile globala baita.
Industrias Tajo etxea automozioaren sektorera zuzenduko da

Industrias Tajo kooperatibak hartzekodunen konkurtso aurrekoa eskatu du Donostiako epaitegian, lerro zuriko hartzekodunekin duen zorra negoziatzeko helburuarekin, Fagor Etxetresnen jarduerari lotuta. Prozesua abiaraztearen helburua kooperatibaren etorkizuna bermatzea da, Industrias Tajo automozio sektorerako sistemen hornitzaile globala baita.

Automozioa gorantz

Gaur egun, lerro zuriaren jarduera Tajo kooperatibaren negozio osoaren heren bat da, gutxi gorabehera, baina azken urteotan automobilgintzaren sektorera begirako apustu estrategikoa egiten ari da, eta horren negozio zifra dagoeneko negozio osoaren %65 da.

2012an jada egin zuen lerro zuriaren lehen berregituraketa, jarduera hori Euskaditik desagertuko zela iritzita, eta %100 automobilgintzara bideratzea erabaki zuen, 2013-0216 aldi estrategikoko salmentekin bolumen hura ordezteko.

Gaur egun, Tajo S. Coop.ek guztira 113 pertsona enplegatzen ditu, eta horietatik heren bat lerro zurirako lan egiten zuten eta jada berregituratzeko prozesuan hasita zeuden. Orain dela gutxi Fagor Etxetresnak gelditu ondoren, kooperatibak dagoeneko sekzio horretako 37 pertsonetatik 15 birkokatu ditu Korporazioaren beste kooperatiba batzuetan. Eta gainerakoentzat ekintza plan bat diseinatu da, kaltetutakoen %100ei irtenbidea emateko helburuarekin.

Txekiar Errepublika eta Polonia

Tajok 2006an hasi zuen nazioartekotzeko prozesua, Txekiar Errepublikan eta Polonian ezarpen produktiboak eginez. Txekiar Errepublikari dagokionez, bere jarduera automobilgintzara zuzenduta dago erabat, eta Poloniako filial produktiboak, berriz, bi kokapen ditu: batek Fagor Mastercookentzat egiten zuen lan guztia, eta besteak gainerako bezeroentzat. Sektore horretan beste bezero batzuengan izandako hazkundea dela eta, eta gaur egun Polonian muntatzen diren etxetresna elektrikoen bolumen handiaren ondorioz (Europako fabrikatzailerik handiena da), poloniar filialak normaltasunez jarraitzen du lantegiko jardueran, eta, hazteko ahalmena mantentzen duelarik, Fagor Mastercooken galera estaliko duelakoan daude.

Industrias Tajo kooperatibak 50. urteurrena bete du aurten, plantilla osoan 300 pertsona baino gehiago daude, eta 2012an 36 milioi euroko salmenta bateratuak lortu zituen, horietatik %65 nazioarteko salmentetan.

 


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak