2017-10-19T05:28:49+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Industria sailak eta MONDRAGON taldeak bost jarduera-arlotan sinatu zuten hitzarmenaren emaitzak baloratu dituzte

2011/03/25

Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak eta Mondragon Korporazioak osoko bilkura egin zuten martxoaren 24an Mondragoneko egoitzan, bi erakundeek 2010-2013 aldirako izenpetu zuten Lankide Hitzarmeneko jarduera arloen jarraipena egiteko.

Lan saioa MONDRAGONeko egoitza korporatiboan egin zuten, eta hitzarmeneko bost jarduera arloetako bakoitzari buruzko deskargua egin zen: Informazioa eta komunikazioa, Ekintzailetza, Enpresa garapena, Teknologia eta berrikuntza, eta Nazioartekotzea. Saioan Eusko Jaurlaritzako eta talde kooperatibako ordezkaritza banak parte hartu zuten, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua den Bernabe Unda eta MONDRAGONeko Kontseilu Orokorreko lehendakaria den Jose M. Aldecoa buru zirela.

Hauek izan ziren bileran landutako gai nagusiak:

  • Informazio eta Komunikazioaren arloan, jarraipenerako aztergaiak izan dira MONDRAGONen bilakaera, Sailaren perspektiba ekonomiko-finantzarioak eta Eusko Jaurlaritzak aurreikusitako programen garapena, Lehiakortasun Planari eta Zientzia eta Teknologia Planari dagokienez.
  • Ekintzailetzaren arloan, MONDRAGONeko Berrikuntza, Sustapen eta Ezagutza Sistema ezartzeko prozesurako elkarlana aztertu da, baita Sustapen Zentro Korporatiboak eta Dibisioetako Zentroek gidatzen dituzten proiektuak gauzatzeko ere. Halaber, Saiolanek Eskualdeetako Lehiakortasun Guneei egiten dien ekarpena nabarmendu da, eta Saiolaneko Finantzaketa Hitzarmen estrukturala mantentzea erabaki da.
  • Enpresa Garapenaren arloan, proiektu estrategiko nagusiak aztertu dira, horien artean "Citycar-Range Extender" eta Orona IDeO Berrikuntza Gunea. Range Extender motor ekologikorako proposamen berritzaile bat da, ibilgailuaren bateria elektrikoa martxan kargatzea ahalbidetzen duena eta, ondorioz, bere autonomia handitzea. Lehenengo prototipoa aurkeztu da dagoeneko, eta orain oso proba zorrotzak egiten ari dira, produktua seriean fabrikatzera zuzenduta.

Halaber, etorkizunari begira, horrelako proiektu estrategikoetarako inbertsio proiektu berriak eta irtenbide finantzario partekatu berriak ere aztertu ziren.

  • Teknologia eta Berrikuntzaren arloan, 2011. urtean 5 Etorgai proiektu gidatzeko konpromisoa zehaztu da, baita ere MONDRAGONen konpromisoa Eusko Jaurlaritzako 2015 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren garapenean aktiboki parte hartzeko. Horrez gain, Korporazioak Europako VII. Esparru Programan duen presentzia bultzatzea erabaki da, 63 proiektutan parte hartuz eta 16 proiektu gidatuz.
  • Nazioartekotzearen arloan, MONDRAGONen nazioarteko sarea hedatzeko lankidetzaren balorazio positiboa egin da, baita ere atzerrian ezartzeko proiektuen koordinazioari eta Sailaren laguntza programei dagokienez ere.
  • Lankidetza publiko-pribatua

    Aurreko urtean MONDRAGONek eta Industria Sailak izenpetu zuten hitzarmenak elkarlan publiko-pribatuaren garrantzia azpimarratzen du, eta bi aldeen borondatea berresten du MONDRAGONek Sailak markatzen dituen jarduera planetan lankidetza hobea eta eraginkorragoa lortu nahi duen lankidetza ereduarekin jarraitzeko. Aldi berean, Sailaren politikak, tresnak eta baliabideak MONDRAGONen enpresa helburuen mesedetan jartzea lortu nahi da, euskal industri sarearen lehiakortasuna hobetzeko xedearekin.

    Hitzarmenak, gainera, merkatuaren eszenatoki berrira egoki nahi du, horren ezaugarria izanik krisiak ekonomia garatu nagusiak astindu dituela, eta Sailaren eta MONDRAGONen politikei eta estrategiei ere eragin diela. Bi aldeak ohartuta daude esparru internazional berriak agertzen dituen mehatxuei eta aukerei buruz, eta industri jarduera mantentzen laguntzeko borondate irmoa erakutsi dute, beren ustez hori delako Euskal Autonomia Erkidegoaren garapenerako funtsezko motorra.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak