Industria
Kooperatibak krisiaren aurrean, Forokoopen VI. Jardunaldian eztabaidagai
Askotariko kooperatibetako ehun ordezkari baino gehiagok parte hartu zuen Forokoopek antolatutako VI.jardunaldian. 'Kooperatibak krisiaren aurrean' lelopean zenbait eztabaida burutuko ziren goizean zehar, guztiak ere helburu bakarrarekin; kooperatibek modelo gisa krisiari aurre egiteko dituzten bitartekoak mahaiaren gainean jartzea.
MONDRAGONek nazioartekotze eta berrikuntza estrategiarekin asmatu duela berretsi du
MONDRAGON Korporazioak modu egokian itxi zuen 2011ko ekitaldia, 343 milioi euroren emaitza operatiboak lortuta, 2010ekon pare, eta aurreko urtean zeuden lanpostuak mantenduta.
Ulma Taldeak lau mila menu osasuntsu baino gehiago zerbitzatu ditu
Ulma Taldeak, bere Fundazioaren jarduera esparruaren baitan, menu osasungarrien kanpainaren sustapenari amaiera eman dio. Zehazki, azken 11 asteotan kanpainari atxikitako jatetxe kontzertatuetan burutu da ekimena, eta arrakastatsua izan da Ulmako arduradunen iritziz. "Izan ere 4.000 menu osasuntsu baino gehiago zerbitzatu dira".
Arrasateko ETIC Berrikuntza Zentroak eguneroko bizimodurako teknologiarik berrienak erakutsi ditu
Arrasateko (Gipuzkoa) Teknologia Txertatuen Berrikuntza Zentroa Microsoftek eta MONDRAGON Korporazioak sortu zuten, Informazioaren teknologien berrikuntza eta erabilera sustatzeko, eskualdearen hazkunde ekonomikoan parte hartzeko bide gisa, eta orain The New Everyday Showrooma (erakusketa gela) abiarazi du. Erakustokian teknologia horretan egin diren azken aurrerapausoak aurkezten dira, baita ingurune gero eta adimentsuago eta interaktiboarekin elkarreragiteko modu berritzaileak ere. Hainbat ataletan, mota askotako arloetarako aplikazioak erakusten dira, horien artean etxea, osasuna, energia, automozioa, hiri digitalak edo turismoa.
Fagor Taldeko bazkideek aurrerakinak doitzeko beste plan bat onartu dute
Fagor Taldeko kide diren kooperatibetako bazkide gehienek (Etxetresna Elektrikoak, Elektronika, Arrasate, Industrial, Ederlan, Automation, Copreci eta Mondragon Assembly) aurrerakinak doitzeko norberaren Batzarrean aurkeztu den proposamena onartu dute. Batzar Nagusietan aurrerakinak Lagun-Aroko erreferentziaren %90ean kokatzeko erabakia erreferendum bidez hartu da; proposamena bazkideen %76k babestu du.
Garaiako TelePresentzia gela aurkeztu dute
Dagoeneko aurkeztu dute Garaiako TelePresentzia gela. Munduko beste toki batzuetan dauden enpresa, zerbitzu edo pertsonekin biltzeko zerbitzua ematen du Teleprentzia gelak, fisikoki mugitu barik. Andoni Gartzia Garaiako gerenteak adierazi du helburua ez dela negozio bide berri bat irekitzea, berrikuntza gunearen eskaintza osatzea baizik.
Eraikin berria IK4-Lortek teknologia-zentroarendako
IK4-Lortek teknologia-zentroak egoitza berria estreinatuko du Goierri Berrikuntza Gunean. 7 milioi euroko inbertsioa egin dute ekipamendu eta azpiegituretan. Orain, egoitza berrira lekualdaketa egitea bakarrik falta da.
Fagorren Sustapen Zentroa
Fagor taldea birmoldatu eta indartzeko beharra ikusita Sustapen Zentroa sortzeko proiektua martxan jarri da. Proiektua enpresa aktibitate berriak sortzera bideratuta dago, Debagoieneko kooperatibetan lana sortu eta mantenduko duten aktibitate berriak.
Mondragon Assemblyk bi kontratu berri lortu ditu, 11 milioi euro baino gehiagoko balioarekin
Automatizazio eta robotikako soluzioetan diharduen Aretxabaletako Mondragon Assembly kooperatibak bi eskari lortu berri ditu, 11 milioi euro baino gehiagoko balioarekin. Asia Erdialdean lehena, eguzki panel edo moduluak egiteko; bigarrena, berriz, Lituanian, giltza eskura erako planta bat egiteko, baita ere aipatu sektore horretan, baina integrazio arkitektonikora zuzenduta.
Fagor Arrasatek eskaera garrantzitsua jaso du Gestampetik
Gestamp Automoción-ek, munduko estanpatzailerik nagusienetakoak eta estanpatutako piezen sektorean erreferente denak, Fagor Arrasateri milioi askoko eskaera egin dio bi prentsa linea tandem egiteko. Gestampek Errusian duen lantegian instalatuko dira, Moskutik hurbil.














