Industria
COPRECI, 50 urteko historia bizia
Ospatzeko garaia, oroimenerako momentua, joandakoak gogora ekartzekoa eta etorkizunari itxaropenez begiratzeko urtea. 2013an 50 urte bete ditu Coprecik eta dagoeneko hasi dira ospakizunak prestatzen. TU lankide Juanjo Arabaolazarekin eta Jose Luis Ezkurrarekin izan da, biak ere kooperatibako langile historikoak. Lehena Errektore Kontseiluko presidente izan zen 9 urtez, eta Ezkurra, atzerrian aritutako komertzial departamentuko aitzindarietakoa.
Otsaileko TU lankide aldizkarian Interkooperazioaren gaineko mahai ingurua
Ainara Basurko, Azaro Fundaziokoa; Mikel Orobengoa, ISEAko zuzendaria; Javier Sotil, MONDRAGON Berrikuntza, Sustapen eta Ezagutzako presidenteordea; eta Vicente Atxa, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko zuzendaria elkartu genituen Otalora Jauregian Interkooperazioaren gaineko mahai-inguruan. Guztientzat “etorkizunari aurre egiteko MONDRAGONek tinko eutsi beharko dio interkooperazioaren erronka estrategikoari”
Fagor Arrasatek eta Onapresek antolatutako ate irekien jardunaldietara automozio arloko ordezkaritza zabala etorriko da
Automozio eta estanpazio arloetako 50 ekoizle baino gehiagok dagoeneko konfirmatu dute Fagor Arrasatek eta Onapresek antolatutako ate irekien jardunaldietan izango direla. Datorren aste osoan egingo dira ate irekiak eta balioko dute Fagor Arrasateten eta Onapresen produktu berriak aurkezteko.
MODRAGON Korporazioa airetik
Irudi artxibo bat sortzeko asmoz, MONDRAGONek korporazioaren instalazioak eta eraikin nagusiak grabatu berri ditu. Filmazio gehienak 2012ko azaroan egin ziren, baina 2011n ere hainbat irudi grabatu ziren. Era berean, MONDRAGONeko Zuzendari eta Kooperatiba Garapenerako Zentroa ere filmatu zen.
Ulma Taldearen 'Begira' aldizkariak betsio digitala estreinatu du
Dagoeneko abian da Ulma Taldearen Begira aldizkariaren bertsio digitala, begira.ulma.com. Ulma Taldearen aldizkari korporatiboak aktualitatea, elkarrizketak, erreportajeak, iritziak eta beste zenbait gai jorratuko ditu, beti ere Taldea osatzen duten enpresetako pertsonentzat interesgarriak izango direnak.
Karrera Amaierako Proiekturik onenak saritu ditu Oronak
Orona Get Up sarien hirugarren edizioan guztira Mondragon Unibertsitateko eta Tecnun unibertsitateko hamabost proiektu aurkeztu dira. Sariak, berriz, azaroaren 30ean banatu zituzten.
Azaroko ekitaldiekin agur esan diogu Kooperatiben Nazioarteko urteari
Azaroko ekitaldiekin amaiera eman zaio Kooperatiben Nazioarteko Urteari. Eta horren guztiaren gaineko informazioa jaso du TU Lankidek azken zenbakian. Portadan ere, kooperatiben nazioarteko urteari agur esateko modu originala aukeratu dugu, kooperatibetako kideek balio kooperatiboak sustatzen dituzten argazkiarekin.
Josu Urrutiak ordezkatuko du Mikel Gantxegi Mundukide Fundazioaren zuzendaritzan
Orain arte Mikel Gantxegi izan da Mundukide Gobernuz Kanpoko erakundeko zuzendari nagusia. Etorkizunean, berriz, Josu Urrutia bilbotarra arituko da. Urrutia Bilbon jaio zen orain 38 urte, ekonomian lizentziatua da eta hainbat arlotan esperientzia profesional zabala du.
Orbea eta TU lankideren zozketaren irabazlea nor izan den jakin nahi?
Tulankide.comeko irakurle eta jarraitzaileak saritzeko asmoz zozketa jarri genuen abian orain hilabete eta erdi, eta zozketaren emaitza zuekin konpartitzeko garaia iritsi da. Guztira, ehundik gora lagunek eman duzue izena lehiaketan, guztiak egin zarete gure jarraitzaile Twitterren eta Newsletterrak jasotzeko eskaera egin diguzue. Eskerrik asko zuen konfiantzagatik. Irabazlea berriz, Andoni Gartzia izan da.
Fagor Arrasatek “Made in Euskadi” saria jaso du
Fagor Arrasatek “Made in Euskadi” saria jaso zuen atzo Gugenheim Museoko gela nagusian ospatu zen ekitaldi bikainean. Euskal Enpresaren Gaueko XXI. edizioa izan zen, Enpresa Vasca y Sociedad izeneko fundazioak antolatua. Errekonozimendu honek euskal industria munduan zehar kokatzen nabarmentzen diren enpresak saritzen ditu.














