2017-12-12T15:05:00+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Indusmedia, industria enpresentzako Marketing digitaleko III. biltzarra, urriaren 22an ospatuko da

2013/10/08

Ideiak trukatzeko eta ezagutza areagotzeko gune bat eskaintzea du helburu biltzar honek. Sare sozialen ondorioz enpresek zer nolako aldaketak jasan dituzten azalduko da bertan, enpresa ezberdinen esperientziak eta marketing digitalaren arloko adibideak erabiliz. Hainbat enpresa daude gonbidatuta, horien artean: Orona, DanobatGroup eta Ulma taldea izango dira.

Kutxako areto nagusian egingo da, Donostiako Andia kalean, eta programa hurrengo hau izango da:

9:00-9:30 - Harreran izen ematea eta materialaren banatzea

9:30-10:00 – Biltzarraren hasiera emate ekintza

10:00-10:40 – “Nola neurtu enpresak sare sozialetan duen eragina. Neurkerak eta baliabideak” Miguel Fernández.

10:40-11:20 – “Teoriatik praktikara. Overaliak eta Adegik egindako azterlana.” Guillermo Vilarroig

11:20-11:50 – Kafea

11:50-12:30 – “Lerrokatu presentzia digitala zure enpresako helburuekin.” Pepe Tomé

12:30-13:10 - “Lasterketak kronometratzen direnetik, korrika azkarrago egiten da” Gemma Muñoz

13:10-13:45 – “Mahai-ingurua” Dani Reguera-k moderatua

14:00-15:30 – Bazkaria

15:30-16:00 – “Marketing Digital en la Maquina Herramienta” Javier Mongelos – Danobat Group

16:00-16:30 – “Estrategia digitala enpresaren estrategiaren zerbitzura” Saioa Cancio – Orona

16:30-17:00 – Kafea

17:00-17:30 – “ULMA Taldea Sare Sozialetan: Estilo Gida” Carlos Sarabia – ULMA Taldea

17:30-18:00 – “Hiperbaric: 2.0-a erabiliz produktu industrial bat ezagutarazteko” Francisco Purroy Balda - Hiperbaric

Informazio gehiago nahi izanez gero antolatzaileekin jarri zaitezkete harremanetan helbide honetara idatziz (info@indusmedia.org), edo telefono zenbaki honetara deituz (943 000 999).


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak