2017-10-23T18:57:37+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

'Ilusio ponpak' ostiralean Lea Artibai ikastetxean

2016/01/18

Lea Artibai Ikastetxeak bostgarren urtez jarraian enpresa mundura zuzenduriko “Ilusio ponpak” jardunaldia antolatu du.
'Ilusio ponpak' ostiralean Lea Artibai ikastetxean

Emilio Duró, aurreko edizio batean, Lea Artibaiko antolatzaileekin batera.

Ostiral honetan,  urtarrilaren 22an, 9:00etatik 13:00ak bitartean Esperantza eraikinean Markina-Xemeinen ospatuko da “Ilusio ponpak” jardunaldia, Lea Artibai Ikastetxeak antolatuta eta enpresa munduari energia positiboa eman eta aldi berean prestakuntza berritzaileak eta enpresen eta ikastetxeen arteko lankidetza sustatzeko.

"Ilusio ponpak" 2012 urtean jaio zen, krisi ekonomikoak sortutako egoeraren aurrean adituen ikuspegi eraikitzaile eta baikor bat emateko asmoz. Jardunaldia eskualdeko profesionalen artean nahitaezko hitzordu bat bihurtu da, urtero ehun pertsona baino gehiagok bertatik bertara, Elsa Punset idazle eta filosofo ezaguna, Emilio Duró coach eta enpresagizona edota lau aldiz txapeldun paraolinpikoa den David Casinos bezalakoen aurkezpenak entzuteko aretoa betetzen bait dute.

2012 urtean jaio zen, krisi ekonomikoak sortutako egoeraren aurrean adituen ikuspegi eraikitzaile eta baikor bat emateko asmoz

Miguel Blanco, Danel Alberdi eta More magoa

2016ko edizio honetan Miguel Blanco, 3M Iberiako produktu berrien merkaturatze burua; Danel Alberdi, Coach & Play bazkide sortzailea; eta More magoa, hizlari, aurkezle, enpresari eta irakaslea arituko dira hizlari.

Enpresekin hurbiletik lan egiten duen hezkuntza zentro bat

1957 urtean sortua, Lea Artibai Ikastetxea Markinan kokatua dagoen Goi mailako hezkuntza kooperatiba bat da. Eskualdearen etorkizunerako lan egiteko asmoz sortu zen eta azken 10 urteotan, 18.000 ikasletik gora prestatu eta 550 enpresa baino gehiago sortu dute. Bere jardueren arten, besteak beste, hezkuntza tekniko eta unibertsitarioak, ikerketa, profesionalen eta enpresen garapena eta langileen prestakuntza lanpostu ezberdinetarako, beti ere enpresa berriak sortu eta garapena bultzatzeko nahian.

Lea Artibai Ikastetxean etengabeko prestakuntza gero eta eta garrantzitsuagoa da, azken urtean 11.000 ordu baino gehiago eman ditu. Horrez gain, prestakuntza eta ikerketa zentroak aholkularitza, sektore ezberdinetako enpresei diseinu eta analisi prozesuen zerbitzuak eskaintzen du. Horrela, eskola eta enpresen arteko lotura indartu egiten da, eta, irakasle eta ikertzaileek ere gero eta globalizatuagoa dagoen merkatu baten errealitatean parte hartzen dute, hala ikasleen prestakuntza osatzerakoan enpresa munduan dauden teknikak eta azken teknologien erabilerak ikasteko aukera dutelarik.

Ponenteen aurkezpena eta hitzaldien edukia

Miguel Blanco. “3M berrikuntza eredua

30 urteko esperientzia 3M Iberia enpresan. Gaur egun, 3M Iberiako produktu berrien merkaturatzeaz arduratzen da. Aurretik etxeko produktuen garapenerako Eurpako laborategi burua, 3M Iberiako materiale berezien dibidioan Salmenta eta Marketing arduraduna eta Europa Hegoalderako, Ekialde hurbilerako eta Pakistanerako laguntza teknikoaren arduraduna izan da.

Danel Alberdi "Errealitatea gogoan: Eta balioa sortzea zure esku dagoela esaten badizut?"

Coach & Play enpresako bazkide sortzailea, bere burua lorpenen arkitekto bezala aurkezten du. Expert Coaching IEC ziurtagiriarekin, Soziologian lizentziatua, Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialean Masterrak. Lehenego Euskal Coaching BCT Elkarteko Lehendakaria eta VASCOC lehen kongresukoa, Euskadi eta Estatu mailako enpresa handietan esperientzia zabal Coach Exekutibo gisa. Lego Serious Play metodología berritzailearen munduko 800 trainer akreditatuetako bat da.

More magoa "Aldakuntzaren indar positiboa"

MORE (José Luis Izquierdo Martín, Ávila, 1971). Madrileko Unibertsitate Politeknikoan ia Informatikan Ingeniari bezala lizentziatu zen eta Zuzendaritza Orokorra Programako Master de IESE-Nafarroako Unibertsitatean. “Viaje a la innovación” liburuaren autorea da eta bere bigarren liburua kaleratu berri du “Superpoderes del éxito para gente normal (Consigue todo lo que quieras trabajando como un cabrón)”.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak