2017-10-18T13:10:10+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Ikus-entzunezko Komunikazioan eta Hezkuntza Zientzietan graduaturiko 216 ikasleek diploma jaso dute

2013/06/17

Ekainaren 14an diploma banaketa ekitaldia egin zuten, graduatu diren 216 ikasleei dagokien diplomak banatzeko. Zehazki, 2012/2013 ikasturtean Hezkuntza Zientzietan eta Ikus-entzunezko Komunikazioan titulua lortu duten ikasleek jaso zuten diploma.
Ikus-entzunezko Komunikazioan eta Hezkuntza Zientzietan graduaturiko 216 ikasleek diploma jaso dute

HUHEZIko bi kanpusetan ikasi duten 216 ikasleek jaso zuten diploma.

HUHEZI-diploma banaketa

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak (HUHEZIk) bi kanpus ditu, Eskoriatzan eta Aretxabaletan. Eskoriatzan Hezkuntza Zientziak eta Aretxabaletan  Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua eskaintzen da.
Ekainaren 14an diploma banaketa ekitaldia egin zuten, graduatu diren 216 ikasleei dagokien diplomak banatzeko. Zehazki, 2012/2013 ikasturtean Hezkuntza Zientzietan eta Ikus-entzunezko Komunikazioan titulua lortu duten ikasleek jaso zuten diploma. Ikasle hauek dira, Bolonia Planeko eskakizunetara egokituriko Ikasketa Plan berrian graduatutako lehen promoziokoak: 27 ikasle Ikus-entzunezko Komunikaziokoak eta 189 Hezkuntza Zientzietan graduatutakoak (96 Lehen Hezkuntzan eta 93 Haur Hezkuntzan).

Diploma-banaketa Arrasateko Amaia Antzokian egin zen, eta Humanitateen Fakultateko dekanoa den Nekane Arratibelek inauguratuko duen ekitaldi-akademikoa.

Diplomak banatzeko ekitaldian, Humanitateen Fakultateko irakasle Joxe Aranzabalek “Etorkizunarekin bueltaka” izeneko hitzaldia eskaini zuen.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak