2017-06-23T07:06:37+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

"Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi dut. Eta orain zer?" aztergai aurtengo Komunikaldiak saioan

2014/01/30

Jardunaldia otsailaren 26an egingo da Arrasateko Garaia berrikuntza gunean. Ikasle hauen aukera desberdinak aztertuko dira eta gainera esperientzia pertsonalak ezagutzeko aukera izango da.
"Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi dut. Eta orain zer?" aztergai aurtengo Komunikaldiak saioan

Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleak eta ikasle ohiak izango dira protagonistak aurtengo Komunikaldiak jardunaldian. Izan ere, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Komunikazioa departamentuak antolatzen dituen ekitaldiak "Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi dut. Eta orain zer?" gaia jorratuko du bederatzigarren edizio honetan. Jardunaldia otsailaren 26an egingo da Arrasateko Garaia berrikuntza gunean.

Aditu eta Ikus-entzuneko Komunikazioko ikasle ohien esperientzietatik abiatuta, jardunaldiaren asmoa hauxe izango da: ikasle eta parte hartzaileen artean etorkitzuneko lan aukeren gaineko informazioa zabaltzea. Bide batez, bertatik bertara ezagutuko dira antzeko ikasketak egin dituzten gazteek abian jarritako ekintzailetasun eta bestelako lan-esperientziak.

Aurreko edizioetan bezala, oraingo jardunaldian ere sarrera doan izango da, baina, aldez aurretik izena eman beharko da telefonoz edo emailez:

  • 943 71 41 88 (5122)
  • harrera.huhezi@mondragon.edu

Egitaraua

09:00. Aurkezpena eta ongietorria. Iosu Zabala, MUko Errektorea.

09:15. Hitzaldia. Mikel Orobengoa: ekintzailetasunaren garrantzia.

9:30. Amaia Elu, Hirudart 3D diseinu-estudioa eta Euskal Valley sareko partaide.

10:00Rubén Mateo, Beniwood ekoiztetxeko ordezkaria.

10:30. Atsedena

11:00. Oihane Beñaran, Bolivian, Nazio Batuen Erakundean komunikazio teknikaria.

11:30. Ane Irazabal, Freelance kazetaria Ekialde Hurbilean.

12:00. Atsedena

12:15. Hitzaldia. Aiala Fernandez: Digitalizazioaren eragina kultura-industrietan, Europako panorama.

13:00. Mahai-ingurua goizeko hizlariekin. Ikasketak amaitu eta lan munduan murgiltzea. Moderatzailea: Odei Esnaola, MUko Ikus-Entzunezko Komunikazioko ikaslea.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak