2017-10-23T06:23:28+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Ikus-entzunezko Berrikuntzan Master Profesionala martxan izango da datorren ikasturtean

2017/07/05

Lehen edizioa urrian hasiko da eta Bilbao Berrikuntza Faktorian eskainiko da.

Ikus-Entzunezko Berrikuntzan Master Profesionala titulu propio bat da. Parte-hartzaileek ikus-entzunezko edukiak eta eduki digitalak sortuko dituzte, kasu errealekin lan eginez eta berrikuntza teknikoak, sorkuntzazkoak eta antolakuntzazkoak txertatuz.

Máster en Innovación Audiovisual

Master profesionalean sartzeko, beharrezkoa izango da Espainiako unibertsitate titulu ofizial bat izatea, eta halaber onartuko dira Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruko estatu kideren bateko goi hezkuntzako erakunderen batean lortutako tituluak ere, baldin eta master ikasketak egiteko ahalmena aitortzen badute. 

Masterrean sartu ahal izango dira, halaber, ikus-entzunezkoen sektorean esperientzia profesionalaren bitartez garaturiko konpetentziak aitortu eta, modu horretan, konpetentzia maila egiaztatzen duten ikasleak.

Metodologiari dagokionez, informazioaren dosifikazioaren kontzeptuaren bitartez, taldeka eta bakarka lan egiteko metodologiak finkatuko dira, eta, horretarako, ikasleek adituen laguntza eta tutoretza izango dute uneoro. Praktikak etengabekoak izango dira, eta goi errendimenduko askotariko ikaskuntza teknikak erabiliko dira.

Máster en Innovación Audiovisual

Profesionalek orotariko edukiak ekoitzi eta kontsumituko dituzte, erronka errealen, azterketa kasuen eta etengabeko praktiken bidez.

Informazio guztia eta izenematea egiteko modua hemen dago: http://www.mondragon.edu/cursos/eu/gaiak/komunikazioa/ikus-entzunezko-berrikuntzan-master-profesionala-innav


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak