IKT jardunaldiak ospatu dituzte Garaian MCC Telecomek antolatuta

Joan zen urriaren 4an egin zuten jardunaldia, MCC Telecom-ek antolatuta. Garaia berrikuntza guneko auditorioan egin zuten jardunaldia, eta besteak beste, produktibitatearen hobekuntza eta IKT azpiegituren eraginkortasuna eta kostuen murrizketa izan zituzten berbagai. Mondragon taldea osatzen duten kooperatibei zuzendutako jardunaldia izan zen.
Card image cap
Garaia Berrikuntza gunean egin zuten jardunaldia.
2012/10/15

Informazioa eta komunikazioaren teknologiaren gaineko jardunaldia egin zuten MCC Telecom-ek antolatuta. Aurrez, sektoreko hainbat hornitzailerekin kontaktua egin zuen MCC Telecom-ek (VMware, IBM, Commvault y Quantum ). Emaitza horren arabera, akordio tekniko eta ekonomikoak adostu zituzten, eta hain zuzen horiek aurkeztu zituzten jardunaldian. Besteak beste, Fagor, Caja Laboral, Eroski, LKS, Ikerlan, ULMA eta Maier egon ziren jardunaldian.