2017-12-15T18:42:09+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

IKERLANen aukera, euskara

2016/12/03

Euskararen Nazioarteko Egunean IK4-Ikerlaneko langileak euskararen alde agertu dira.
IKERLANen aukera, euskara

Teknologia berriak garatzeko eta berrikuntza proiektuak bideratzeko hizkuntza egokia dela euskara aldarrikatu dute IK4-Ikerlaneko langileek Euskararen Nazioarteko Egunean. "Gure aukera, euskara" lelopean, argazkia egin dute lan-taldeko zenbait kidek euskarari baietz esateko eta euskaren erabileraren alde egiteko.

Gaur egun Ikerlan Ikerketa Zentroan euskarak presentzia handia du, gaztelania eta ingelesarekin batera. Euskarak barne komunikazioan sekulako garrantzia dauka eta teknologia berriak euskararekin garatu daitezkeela erakusten du zentroak behin eta berriro. Euskara planak ere abian dituzte Ikerlanen, eta kontratazio berrietan ere euskara garrantzitsua da.

Horrexegatik guztiagatik, Ikerlaneko langileak Euskararen Nazioarteko Egunean Europako hizkuntza zaharrenetakoaren alde agertu dira.  


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak