2017-10-24T11:43:03+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Ikasle gehiago eta eskaintza handiagoarekin hasi du ikasturtea MUk

2012/09/17

Mondragon Unibertsitateak gaur eman dio irekiera ofiziala 2012-2013 ikasturteari, Basque Culinary Centerren, Donostian, egindako ekitaldian. Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Mondragon Unibertsitateko eta gizarteko hainbat arloetako ordezkariak izan dira han.
Ikasle gehiago eta eskaintza handiagoarekin hasi du ikasturtea MUk

MUko eta Jaurlaritzako ordezkariak Basque Culinary Centerreko sukaldarien erakustaldia ikusten.

MUko errektore Iosu Zabalak, MUko lehendakariorde Pedro Urteagak eta MUko idazkari nagusi Idoia Peñakobak Patxi Lopez lehendakaria eta Hezkuntza Unibertsitate eta Ikerketa sailburu Isabel Celaá izan dituzte alboan.

Inicio oficial del curso 2012-2013 en Mondragon Unibertsitatea

Orain justu urtebete irekitako Basque Culinary Centerreko areto nagusia goraino beteta zegoela, Peñakobak 2011-2012 ikasturteko memoria akademikoa azaldu du; eta Basque Culinary Centerreko I+G departamenduko zuzendari Iñaki Alava doktoreak gastronomia eta zientzia batu dituen hitzaldi irudimentsu eta dibertigarria eman du.

Inicio oficial del curso 2012-2013 en Mondragon Unibertsitatea

Iosu Zabala errektoreak azpimarratu du Mondragon Unibertsitateak jakin badakiela oztopoei aurre egiten, eta horren erakusle zerrendatu ditu epe ertainean eskuratutako hainbat lorpen esanguratsu.

Ezin albo batera utzi, bihar bertan ateak irekiko dituen Aretxabaletako Ikus-entzunezko fakultate berria, Basque Culinary Centerrek urtebetean lortutako oihartzun eta onespena, Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntza graduak (LEINN) Madrilen eta Herbehereetan nodoak zabaldu izana, 2013-2014 ikasturtetik aurrera Mondragon Healthekin eta Orona taldearekin elkarlanean hurrenez hurren abiaraziko dituen bideomedikuntzako eta energia eta ekojasangarritasunari buruzko ingeniaritzak, eta Ermuako Udalarekin batera langabeen artean ekintzailetasuna bultzatzeko abiarazitako ekimenak, besteak beste.

Inicio oficial del curso 2012-2013 en Mondragon Unibertsitatea

Bestalde, ikasturte honi lotuta, MUk graduko 12 titulu eskainiko dituela gogorarazi du: sei ingeniaritzan, bi enpresagintzan, bi hezkuntzan, bat ikus-entzunezko komunikazioan eta bana gastronomia eta sukaldaritza arteetan.

Etengabe garai berrietara egokituz doan unibertsitatea da MU eta laster emango dituzte jakitera 2013-2016 plan estrategikoaren adar gehiago.

Inicio oficial del curso 2012-2013 en Mondragon Unibertsitatea

Horren ostean, Patxi Lopez lehendakariak ikasturtearen irekiera ofiziala egin du. Lehendakariak nabarmendu du garai zail hauetan ezinbestekoa dela "arriskuak hartu eta ekintzaile izatea". Eta gaineratu du: "Horretarako ez da nahikoa ezagutza zabaltzea, gizarte baloreak zabaltzea baizik; eta Mondragon Unibertsitatea horren adibide da; balore etikoak, ekonomia eta giza arrakasta batzen dituena".

Ekitaldia bukatzeko, Arrasate Musika Eskolako kideek emanaldi laburra egin dute, eta jarraian luncha izan da.

Inicio oficial del curso 2012-2013 en Mondragon Unibertsitatea


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak