2017-12-13T19:54:42+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Ikaskide jardunaldien hirugarren edizioa HUHEZIn egingo da

2013/04/11

Apirilaren 19an izango da eta aurtengo gaia, “IKASARE. Ikaskidetzan oinarritutako Konpetentzien garapen eredua” izango da. Ikaskide proiektuak hiru hezkuntza erakunde biltzen dira: Mondragon Unibertsitateako HUHEZI fakultatea, ERKIDEko irakaskuntza arloko taldea eta Euskal Herri osoko hainbat ikastetxe.
Ikaskide jardunaldien hirugarren edizioa HUHEZIn egingo da

Datorren apirilaren 19an egingo den jardunaldiaren programa hauxe izango da:

08:45 Harrera. Material banaketa

09:00 Agurra. Nekane Arratibel / Patxi Olabarria

09:30 Hitzaldia. Antonio Bolivar, Granadako Unibertsitatea: “Comunidades profesionales de aprendizaje”.

11:00 Kafea 

11:30 Hitzaldia: Ana Usabiaga (HUHEZI): "Ikaskidetza eta inklusioa". 

12:45 Ikaskide taldeen proiektua.
A taldea:  Ikasten Ikastea: printzipioak, estrategia metodologikoak, esperientziak. Talde aurkezpena: Mariam Bilbatua koord. Huhezi Fakultatea
B Taldea: Elkarrekin ikasi: Ikasarea. Printzipioak, estrategia metodologikoak,  esperientziak. Talde aurkezpena: Ainara Artetxe koord. HUHEZI Fakultatea
14:00 Partaidetza sustatzeko estrategiak. Arte tailerrak. Garaion Koop. E.
15:00 Luntxa / Bazkaria

Ikaskide taldeak
Proiektu hau 2009an sortu zen, eta bertan zortzi ikastetxe hasi ziren lanean. Denek konpromisoa hartu zuten proposamenak landuko zituztela metodologia berria ezarri, esperimentatu eta elkartrukatzeko, eta horretarako HUHEZI fakultateak formazioa eta aholkularitza eskaini zien, beti ere “ikerketa jarduera” ildo metodologikoan oinarrituta, hau da, gelako jardueren azterketan, hausnarketan eta hobekuntza proposamenetan. 2011-2012 ikasturtean sei ikastetxe gehiago sartu ziren prozesuan, eta hurrengo ikasturtean, beste bi.

Jardunaldiko gaia
Jardunaldiak aurkeztu nahi du zer erantzun ematen ari zaion identifikatutako erronka bati, hain zuzen ere, lankidetza dinamika eraginkor eta efikaza garatzea: “IKASARE. Ikaskidetzan oinarritutako Konpetentzien garapen eredua”. Horretarako, antolatzaileak sare bat hasi dira eraikitzen (unibertsitatea-ikastetxea, ikastetxea-ikastetxea), eta dinamika berriak sortu, bertan aholkularitza ematen dela ikastaro, mintegi, behaketa gelak eta saio presentzialak erabilita, beti ere arazo eta kasu errealen ebazpenean oinarri hartuta. Helburua baita ikaskuntzan dauden erakundeak akuilatzea, pertsona bakoitzaren beharretara zuzendutako etengabeko ikaskuntza eskain dezaten.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak