Irakurriena
- 1. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 2. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 3. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 4. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 5. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 6. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 7. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 8. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 9. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 10. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
'Ika Mizka. Eta hik? Nola bizi dunk euskara?' egitasmoarekin ospatu zuten Euskararen Eguna Bidasoako campusean
Gaztezulok Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Mondragon Unibertsitatearekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin (UPV/EHU) elkarlanen abiatutako 'Ika Mizka. Eta hik? Nola bizi dunk euskara?' egitasmoak aurten egingo duen hirugarren eta azken saioa Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatean izan da, bere Bidasoako campusean.
Gazteak gure hizkuntza erabiltzeak duen garrantziaz sentsibilizatzeko eta euskaraz bizitzearen aldeko hautua indartzeko helburuarekin, atzo, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Irunen (MUren Enpresagintza Fakultatean) hirugarren saio hau burutu zen. Bertan, hainbat alorretako aurpegi ezagunak eta gazteak bildu ziren mahaiaren bueltan, euskaraz eta euskara bizitzeko moduez hitz egin eta eztabaidatzeko.
Erakunde antolatzaile eta laguntzaileetako ordezkariak ere izan ziren: Martin Garitano (Gipuzkoako ahaldun nagusia). - Iosu Zabala (Mondragon Unibertsitateko errektorea). - Jose Antonio Santano (Irungo alkatea). - Aitor Abaroa (GAZTEZULOko zuzendaria). - Fermin Muguruza (musikaria) - Gorka Urbizu eta Galder Izagirre (Berri Txarrak). - Asier Basurto (Donostia 2016). - Tania de Sousa (Zuloak). - Iban Zugarramurdi (Esne Beltza). - Ainhoa Urretabizkaia (GAZTEAko irrati esataria). - Iñaki Otxandorena (Bad Sound System). - Jonas Ormabera (101 GAZTELU saioko lehiakidea). - Ane Cazorla (Judoka, Euskadiko txapelduna, Europako Kopan Brontzea eta 101 GAZTELU saioko lehiakidea). - Aitziber Estanga eta Kristian Amorena (Damba musika taldea). - Irantzu Pastor (argazkilaria). - Eneko Axpe/Maisha Mc (121 Krew eta Patrol destroyers taldeetako kidea). - Endika Lahaine (121 Krew taldeko kidea).