2017-08-23T23:27:59+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

IK4-LORTEKek AGITE plataforma berria merkaturatu du

2013/07/19

AGITE plataforma berria, enpresen eraldaketarako kudeaketa integrala bultzatuko duen plataforma, 2013.ko uztailean merkaturatuko da. Urte askotan zehar plataformaren sorreran eta programazioan lan egin ondorengo ondorioa delarik, 2013. urtean sendotzea posiblea izan da Gipuzkoako Foru Aldundiari esker, zeinek AGITE plataforma eta bere lan egiteko filosofia, berrikuntza eta enpresak bultzatzeko tresna egokia bezala ikusi bait du.
IK4-LORTEKek AGITE plataforma berria merkaturatu du

Ikerkuntzaren emaitzen islada arlo industrialean premiazkoa den garai hauetan, AGITE tresna merkaturatzea estrategikoa da IK4-LORTEK-entzat, enpresen eraldaketa modu eraginkorrenean egin ahal izateko errazten duen tresna malgua izanik. IK4-LORTEK erabat murgilduko da sistema hauek ezartzen enpresetan eta jasangarriak izan daitezen.

IK4-LORTEK izan da proiektuaren buru eta bere garapenean, programazioan, diseinuan, maketazioan eta komunikazioan adituak diren enpresek hartu dute parte, IK4-LORTEK-ek, eduki nagusiak sortu ditu eta azkenik proiektuari koherentzia ematen saiatu da oro har.

Plataforma sortu duten pertsonen esperientzia, arlo ezberdinetan lan egitearena alegia, izan da gakoa tresna parekatua sortzeko pertsonen arteko partaidetzari esker. AGITE plataformaren berrikuntzaren kudeaketaren arloan, gaur egungo metodologi berritzaileak bultzatu eta ezartzeko beharra dago. Halaber, behaketa sistemak, roadmap, etab., non automatizazio prozesua altua den, beste tresna batzuekin konbinatu dira, adibidez jakintzaren kudeatzailea esaterako, non ebaluaketa eta ezartze prozesuak pertsonen partaidetza eta dedikazioa gehiago behar bait dute.

AGITE plataforma, ETE, garapen agentzi zein enpresa handiei zuzendua dago. Bere malgutasun eta pertsonalizazio maila altuari esker, erakunde bakoitzaren behar zehatzetara egokitzea uzten du. Ahalegin handiak egin dira AGITE plataforma intuitibo batean bilakatzeko, erabil erraza eta erabiltzaile mota guztiei modu arin eta eroso batean parte hartzen utziko diena.

Aipagarria da tresna honek enpresetako berrikuntza prozesuetan eraginkortasun maila areagotzeko aukera ematen duela, jakintza balioan bilakatuz. AGITE-k, behaketa sistema, adituen sarea, sormena, roadmap, eta besteak beste produktuen merkaturatzea eta jakintzaren kudeaketa antolatzeko ahalmena ematen du. Tresna modularra eta modulu berriak ezartzeko aukera ematen duena da, non enpresa bakoitzak bere lan-taldeak kudeatu ditzake enpresen erronken eta proiektu garrantzitsuenen arabera.

Hau guztiaz gain, AGITE-ren ezarpenarekin, enpresa UNE 166002:2006 arauarekin bat dator, eta enpresaren erabakia da agiria eskuratu ala ez.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak