Irakurriena
- 1. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 2. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 3. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
- 4. 'Nature' aldizkariaren arabera desberdintasunaren aurkako eta jasangarritasunaren aldeko eredua da MONDRAGON
- 5. MONDRAGONeko kooperatibek 55 kilometro eta hamarnaka ekimen Korrikan
- 6. Bexen Cardiok bat egin du Korrika 23rekin
- 7. Fagor Electrónicak Triax Digital Solutions (TDS) erosi du, egoitza eta hirugarren sektorerako multimedia soluzioen merkatua gidatzeko
- 8. Nerea Aranguren, DanobatGroupeko eta MIAko zuzendari nagusia eta MONDRAGONeko lehendakariorde berria
- 9. Kooperatibismoaren emakume aitzindariak omen dituzte Kooperatiben Kontseiluak eta Konfekoopek
- 10. 74ko sortzaileei omenaldia egin diete Aurrenak kooperatiban
IK4-Lortek Berrikuntza Guneak masaileko kirurgian eginiko ikerkuntzaren aurrerapenak aurkeztu ditu
2011 eta 2012 urteetan, IK4-LORTEKek FUSBIO proiektuan parte hartu du. Bertan, aurpegi-masaileko kirurgian erabiltzeko mozketa gida eta pazientearen beharretara egokituta, neurrira egindako fijazio plakak diseinatu eta sortu ditu fabrikazio gehigarri teknologian oinarritutako teknikak erabiliz (Fusión Selectiva Láser). Emaitzak, orain dela gutxi Vigon ospatu zen “IX jornadas de Procesado de Materiales con Tecnología Láser” jardunaldian aurkeztu ziren eta datorren ekainean AEBetan ospatuko den “RAPID 2013 nazioarteko jardunaldian” ere aurkeztuko dira.
Fabrikazio gehigarriaren garrantzia
Aurpegi-masaileko kirurgia, odontologi saileko espezialitateetako bat da eta aurpegiko zein ahoko ehun bigun zein gogorren inguruko gaixotasunak tratatzen ditu. Konplexutasun handiko prozesu bat da eta prozesu asko bete behar ditu, hori dela eta produktu pertsonalizatuen eskaerak geroz eta gehiago ematen dira, fabrikazio gehigarrian oinarritutako teknologiak berebiziko garrantzia duelarik.
Masailezurraren berreraikitzea
Ikerketa, berreraikitze kirurgian oinarritzen da, hain zuzen , birgaitze, erresekzio eta masailezurraren berreraikitzean. Gaur egun, paziente beraren peroneko zirdin baskularizatua erabiltzen da ordezkatze bezela eta kirurgialariak pazienteari jarri beharreko fijazio plakak eskuz egokitu behar ditu. Teknika hau garestia da eta arrakastatsua izateko, hein handi batean, kirurgialariaren trebezian eta esperientzian oinarritzen da.
IK4-LORTEK-ek aurrerapen handia lortu du, azken batean, fabrikazio gehigarrian oinarrituriko teknologia eta tresneriari esker, pazientea beraren beharrei egokitutako fijazio plakak diseinatu eta fabrikatu baititu. Pazienteari, tomografi bidez, masailezurreko 3D irudi bat atera ondoren eta irudi hau programa desberdinen bitartez tratatu ondoren, plaka diseinatu eta fabrikatu da.
Masailezurreko berreraikitze operazioetan, plaka berri hauen erabilerak operazioen iraupena murriztuko du ez baita gehiago orain arte erabili diren plaken moduan eskuz neurriratu beharrik izango, aldi berean operazioaren arrakasta maila areagotuz.