2017-08-24T05:14:49+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

IK4-IKERLANek ponentzia eskaini du Bruselako Battery Innovation Center zentroaren inaugurazioan

2014/12/15

IK4-IKERLAN hizlari aritu zen joan den abenduaren 8an, Bruselan, Battery Innovation Center zentroaren inaugurazioan (BIC), I+Gko zentro hori Europako erreferentzia izango delarik ibilgailu elektrikoen arloari lotutako ikerketan. Zentroa Universidad Libre de Bruselas (VuB) erakunde ospetsuaren mendekoa da, Belgikako hiriburuan dago, eta mintegi bat eginez ireki ditu bere ateak, energiaren arloan Europako erakunde nagusietako zenbaiten partaidetzarekin.
IK4-IKERLANek ponentzia eskaini du Bruselako Battery Innovation Center zentroaren inaugurazioan

Ekitaldiaren izenburua Advances in energy storage for mobile and stationary applications izan  da ('Biltegiratze elektrikoaren aurrerapenak aplikazio mugikor eta geldikorretarako), eta IK4-IKERLANeko ikertzailea den Igor Villarrealek aurkezpen bat egin zuen industri sektoreko biltegiratzeko elektrikorako hainbat aplikaziori buruz (igogailuak, tranbiak, sare adimendunak…), eta zentroak zentzu horretan dituen ahalmenak ere aurkeztu zituen.

Erakunde antolatzaileaz eta IK4-IKERLANez gain, mintegian UMICORE, 3M eta Toyoya bezain erakunde garrantzitsuek ere parte hartu zuten.

“Oso pozik eta harro gaude hizlari moduan gonbidatu gaituztelako, horrek erakusten duelako IK4-IKERLAN Europa maila biltegiratze elektrikoari buruzko ikerketaren erreferentea dela”, adierazi zuen Villarrealek. “Jardunaldian parte hartzeak ikusgarritasuna ematen digu oso publiko garrantzitsu baten aurrean, Europako biltegiratze elektrikoaren arloko izen handiak bertan baitira”, gehitu zuen.

Oraindik orain, IK4-IKERLANek eta VuBk lankidetza hitzarmena sinatu dute aipatutako ikerketa arlo horretan elkarrekin lan egiteko. Hitzarmenari esker, bi erakundeak lankidetzan arituko dira ikerketa eta garapen proiektuetan doktore tesiak eta elkarren arteko jarduerak garatzeko, eta elkarren artean ikertzaileen trukea eta mugikortasuna ere sustatuko dute.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak