2017-08-24T03:16:19+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

IK4-Ikerlanek etorkizuneko trenen efizientzia eta segurtasuna hobetzeko ekimen batean parte hartzen du

2017/02/02

Trenen konputazio sistema berritzea da helburua, trenen fidagarritasuna eta energi gastuak eta baliabideetakoak optimizatzeko.
IK4-Ikerlanek etorkizuneko trenen efizientzia eta segurtasuna hobetzeko ekimen batean parte hartzen du

Tren sektorea modernizatzen ari da teknologia berrietara moldatzeko. Duela gutxi, proiektu europar bat jarri da martxan, zeinaren bidez trenen monitorizazio eta kontrol funtzioak, orain gailu desberdinetan dauden funtzioak baitira, sistema elektroniko bakarrean bildu dezaketen teknologiak garatuko diren. Proiektuak SAFE4RAIL izena du, eta I+G+B alorrekoa da. Horrek garraiobide horren segurtasuna eta efizientzia areagotzea ahalbidetuko du, eraikitze lanetan eta mantentze lanetan egiten diren kostuak murrizteaz gain.

Ekimenak, non IK4-Ikerlan zentro teknologikoa parte hartzen ari baita, 6,68 milioi euroko aurrekontua du guztira, eta bi urte iraungo du. Trenen hainbat funtzio, konputazio sistema berean elkartzeko beharrezkoa den teknologia garatuko du. Horietako funtzio batzuk hauek dira: ateen irekiera eta itxiera, bidaiarientzako komunikazio sistema edo balaztatze sistema. Orain arte funtzio horietako bakoitzak ere sistema erabiltzen zuen.

“Aeronautikan eta automobilgintzan jada batu dira monitorizazio eta kontrol sistema guztiak sistema elektroniko bakarrean, baian tren sektorea, berriz, zaharkituago dago eta horregatik, hain justu, jarri da martxan SAFE4RAIL proiektua", azaldu du Rosa Iglesias ikertzaileak, IK4-Ikerlanen ekimen honen arduraduna denak.

Eraberritze hori lortzeko sistema txertatu fidagarriak eta seguruak erabiliko dira. Objektuetan txertatuta doazen gailu elektroniko batzuk dira, eta gai dira objektu horien funtzio bat edo gehiago kontrolatzeko, baita pertsonen edo ekipoen segurtasuna baldintzatzen duten funtzioak ere (kasu honetan, esaterako, balaztatze sistema). “Teknologia elektroniko berri hauek etorkizuneko trenen efizientzia eta segurtasuna hobetzea ahalbidetuko digute”, ziurtatu du Iglesiasek.

Ekimen hau Shift2Rail elkarte publiko-pribatuak bultzatu du, Europako Batasunaren Horizon 2020 programaren barruan, Europako tren industria modernizatzeko ekimen handiak koordinatzen dituen elkartea baita. Partzuergoa zortzi industria bazkidek eta ikerketan diharduten hiru erakundek osatzen dute, eta ikerketa erakunde horietako bat da IK4-Ikerlan.

Abantailak

Zer abantaila dakar esandako sistemak bakar batean elkartzeak? Hasteko, ibilgailuaren elektronika sinplifikatuko da eta elektronika eta kable ugari kenduko da. Hain zuzen, espero da 10 kilometro kable aurreztea 20 metro ibilgailu bakoitzean. Horri esker espazioan, efizientzian, arintasunean eta mantentze lan, eragiketa eta eraikuntza lanen kostuetan irabazi egingo da.

Gainera, garatzen ari den arkitekturan balaztatze sistema integratu eta elektronikoki kontrolatu ahal izango da. Gaur egun, sistema horiek mekanikoak dira, baina asmoa da freno elektronikoekin ordeztea, fidagarriagoak eta seguruagoak baitira.

Horrez gain, trenen osagaien fabrikatzaile guztientzat balioko duen teknologia estandarra ezarriko da. Orain arte, fabrikatzaile bakoitzak bere protokoloak erabiltzen ditu. Halere, oinarri komuna edukita errazago izango da trenean instalatzen den sistema bakoitzaren homologazioak eta egiaztapenak azkartzea.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak