2017-08-20T19:26:21+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

IK4-IKERLANek biltegiratze elektrikoa ikertuko du garraioaren eta energiaren munduko erreferenteekin

2014/12/09

IK4-IKERLANek lankidetza hitzarmen bat izenpetu berri du Bruselako Unibertsitate Libre ospetsuarekin (VuB), energia biltegiratzeko ikerketan elkarrekin lan egiteko. Hitzarmenaren arabera, bi erakundeak lankidetzan arituko dira ikerketa eta garapen proiektuetan doktore tesiak eta elkarren arteko jarduerak garatzeko, eta elkarren artean ikertzaileen trukea eta mugikortasuna ere sustatuko dute.
IK4-IKERLANek biltegiratze elektrikoa ikertuko du garraioaren eta energiaren munduko erreferenteekin

Hitzarmena bultzada garrantzitsua da IK4-IKERLAN energia biltegiratzeari buruz egiten ari den ikerketarako, VuB unibertsitateak arlo horretan ezaguera handia baitu. Berez, IK4-IKERLANekin jardungo duen ikerketa taldea kontinentean Europako proiektu kopururik handiena duena da, eta Mobility, Logistics and Automotive Technology Research Centre (MOBI) zentroko kidea da, hau da, Europan ibilgailu elektrikorako teknologien ikerketan diharduten erakunde garrantzitsuenetakoa

Hain zuzen ere, IK4-IKERLAN Batteries2020 proiektu europarra gidatzen ari da, ibilgailu elektrikoen bateriak hobetzeko estrategiak garatzeko eta, jada ibilgailuetan erabiltzeko balio ez dutenean, energia biltegiratzaile bihurtzeko, energia berriztagarriak sortzen dituzten plantetarako.

Energia biltegiratzearen arloko ikerketa eta transferentzia eremu estrategikoak dira IK4-IKERLANentzat, gure gizartearen garapenerako kritikoak diren sektoreetan duen eraginagatik, hala nola energian, industrian eta garraioan. Zentroak erregai fosilen kontsumoa eta CO2 igorpenak murrizteko eta kontsumoaren eraginkortasuna hobetzeko soluzioak aztertzen ditu. Garraio sistemetarako bateria berriak ere lantzen ditu, biltegiratze elektrikoko sistemak energia berriztagarrietarako, edo industri lantegietan kontsumo puntak murrizten laguntzeko sistemak.

 


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak