Irakurriena
- 1. Gipuzkoako Bazkundeak 2024ko Gipuzkoako Enpresa saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 2. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 3. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 4. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 5. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 6. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 7. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 8. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 9. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 10. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
IK4-IKERLAN, 40 urte enpresen zerbitzura
Urte hauetan guztietan enpresekin kolaborazio zubiak eraiki ditugu, gure jakituria eta soluzio berritzaile eta konpetitiboak eskainiz
40 urteko ibilbide oparoa egin du IK4-IKERLAN Berrikuntza Guneak. Sortu zenetik berrikuntza arloko zerbitzu eta produktuak eskaintzen aritu da etengabe, gertuko zein urruneko enpresa eta erakundeei, eta ibilbide dotore hori gogora ekartzeko eta 40.urteurrena ospatzeko ekitaldi xume baina hunkigarria egin zen ekainaren 18an, asteazkena, Garaia Berrikuntza Gunean. "Partner teknologiko bikaina bilakatu da gure erakundea eta horrexegatik gaurkoan enpresa eta instituzioekin egon nahi dugu, beste behin", adierazi zuen Iñaki Aranburu, IK4-IKERLANen presidenteak. Besteak beste, CAF taldeko, Oronako, Fagor Arrasateko, DanobatGroupeko, AERNNOVAko, Mondragon Unibertsitateko eta EHUko ordezkariak gerturatu ziren ospakizunera.
Era berean, ekitaldiak balio izan zuen enpresa horietako ordezkariek IKERLANi esker ona adierazteko. Aranburuk esaldi borobilean laburbildu zuen une horretako sentimendua: "Urte hauetan guztietan enpresekin kolaborazio zubiak eraiki ditugu, gure jakituria eta soluzio berritzaile eta konpetitiboak eskainiz eta horregatik eskertza konpartitua da".
Iñaki Aranbururen hitzen ondoren mahai-ingurua egin zen eta mahaiaren bueltan izan genituen: Miguel Encabo, Orona Groupekoa; José Gortazar, CAF Taldekoa; Miguel Angel Castillo, AERNNOVAkoa; David Chico, Fagor Arrasatekoa; eta IK4-IKERLANeko gerente Javier Mendigutxia. Guztiek goraipatu zuten Arrasateko berrikuntza zentroak urtetan egindako lana, teknologia berriak integratzen eta ezagutza partekatzen, beti ere helburu bakarrarekin. "Bezeroei soluzio konpetitiboak eta berritzaileak eskaintzea".
40.urteurreneko bideoa
Mahai-inguruaren ondoren 40. urteurreneko bideoa ikusteko aukera izan zuten bertaratutakoek. Minutu gutxitan 40 urteko historiako mugarririk nagusienak errepasatu zituzten. Ondoren, Martin Garitano Ahaldun Nagusiak eta Iñigo Urkullu Lehendakariak hartu zuten hitza. Biek zoriondu zuten IK4-IKERLAN, eta 40 urteko ibilbidean aipatu kooperatibak izan dituen presidente guztiei oroigarriak eman zizkieten, ekitaldiari amaiera borobila emanez.
Ekitaldiko argazki guztiak: https://www.flickr.com/photos/tulankide/sets/72157645243447984/