Irakurriena
- 1. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 2. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 3. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
- 4. 'Nature' aldizkariaren arabera desberdintasunaren aurkako eta jasangarritasunaren aldeko eredua da MONDRAGON
- 5. MONDRAGONeko kooperatibek 55 kilometro eta hamarnaka ekimen Korrikan
- 6. Bexen Cardiok bat egin du Korrika 23rekin
- 7. Fagor Electrónicak Triax Digital Solutions (TDS) erosi du, egoitza eta hirugarren sektorerako multimedia soluzioen merkatua gidatzeko
- 8. Nerea Aranguren, DanobatGroupeko eta MIAko zuzendari nagusia eta MONDRAGONeko lehendakariorde berria
- 9. Kooperatibismoaren emakume aitzindariak omen dituzte Kooperatiben Kontseiluak eta Konfekoopek
- 10. 74ko sortzaileei omenaldia egin diete Aurrenak kooperatiban
IK4-Ideko High Speed Machining kongresuaren 9. edizioan egongo da
Fabrikazio teknologien garapenean eman diren oinarrizko azken pausuak erakutsiko dira kongresuan. Ondorengoak biltzen ditu: orma mehe eta oso erreminta lerdenekin fabrikatutako mikropiezen arazoari irtenbidea aurkitzea; konpromiso handiko egiturazko piezetan gainazaleko akatsak aurkitzea; eta bibrazioen kontrol aktibo sistema bat garatzea eta teknologia aplikazioa zabaltzea ahalbidetuko duena.
Artezketa prozesuan egonkortasunaren aurreikuspenak egiteko metodologia berri bat ere aurkeztuko da, egungo metodoekin konparatuta abantaila handiak dituena.
Ikertzaile, aditu, enpresa fabrikatzaile eta berrikuntzaren aldeko apustua egiten duten enpresa bezeroentzako ezinbesteko hitzordua denez, martxoaren 7an eta 8an IK4-Idekok stand bat izango du bisitak artatu eta ponentzietan entzuleei sortzen zaizkien zalantzak argitzeko.
Innovation in Machining izango da kongresuaren 9.edizioko mintzagaia. Kongresuak CIRP erakundearen berme teknologikoa dauka.
Oro har, gai hauei buruz jardungo da Kongresu honetan:
- Ebaketaren tribologia, erremintaren higadura. Ebaketa-erremintak eta estaldurak. • Oso lubrifikatzaile gutxirekin hoztea, lehorreko ebaketa eta mekanizatu ekologikoa. Abiadura handiko mekanizatuaren alderdi ekonomikoak. Osasun- eta ingurumen-alderdiak fabrikazioan. Mekanizatu jasangarria.
- Ebaketaren bibrazioa, ebaketa-kondizio egonkorren iragarpena.
- Mekanizagarritasuna. Material aurreratuak.
- Goi-mailako ezaugarriak dituen mekanizatua, material gogorren ebaketa. Prozesu konbinatuak, ebaketa-eragiketak. Ebaketa-kondizioak optimizatzea. Jakintzaren kudeaketa eta datu teknologikoak fabrikazio-prozesuetan, adimen artifizialean eta sistema adituetan. • Piezaren kalitatea.
- Goi-mailako ezaugarriak dituzten makina-erremintak, osagaien diseinua eta konponbide mekanikoak.
- Ekoizpena hobetzea erreminta eta moldeen fabrikazioan.
- Monitorizazioa eta kontrola, prozesua gainbegiratzea.
- CAD/CAM, process planning, erremintaren "bidea" sortzea, CNC/DNC.