Irakurriena
- 1. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 2. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 3. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 4. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 5. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 6. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 7. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 8. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 9. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 10. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
II. Berdeago Azoka asteburuan burutuko da Durangon
Azokaren sustatzaileak, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza fakultateko Leinn graduko bost ikasle dira, eta hainbat erakunde publikoren laguntza dute, Bizkaiko Foru Aldundia, edota Durangoko Udala adibidez.
Berdeagoren bigarren edizio honen helburuen artean, biztanleriaren kontzientziazioa eta aurrezpen energetikoaren inguruan sortzen ari diren teknologien hedapena egitea da, hauek ondoren kutsadurann eta emisioetan izango duen eragina kontutan izanez. Beste helburuetako bat, teknologia eta praktika hauek gure gizarte eta ekonomiari eman diezaieketen aukerak zabaltzea da.
Landuko diren gaiak, "Mugikortasun jasangarria eta Etxeko efizientzia" izango dira, eta aurten, nobedade gisa, zakarren tratamentua ere izango da aztergai. Helburutzat, 50 erakusle eta 10.000 bisitari izatera iristea da. Guzti honetaz aparte, biztanleriari kalitatezko azoka bat eskaintzeko asmoz, eta helburu duten kontzientziazioa lortzeko asmoz, pasa den edizioko ekintzak eta hitzaldiak bizkoiztea da helburua.
Egitaraua zabala da eta hiru egunetan zehar hitzaldiak, tailerrak, erakusketak eta abar luzea izango da Durangon.