Irakurriena
- 1. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 2. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 3. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
- 4. 'Nature' aldizkariaren arabera desberdintasunaren aurkako eta jasangarritasunaren aldeko eredua da MONDRAGON
- 5. MONDRAGONeko kooperatibek 55 kilometro eta hamarnaka ekimen Korrikan
- 6. Bexen Cardiok bat egin du Korrika 23rekin
- 7. Fagor Electrónicak Triax Digital Solutions (TDS) erosi du, egoitza eta hirugarren sektorerako multimedia soluzioen merkatua gidatzeko
- 8. Nerea Aranguren, DanobatGroupeko eta MIAko zuzendari nagusia eta MONDRAGONeko lehendakariorde berria
- 9. Kooperatibismoaren emakume aitzindariak omen dituzte Kooperatiben Kontseiluak eta Konfekoopek
- 10. 74ko sortzaileei omenaldia egin diete Aurrenak kooperatiban
Ideia-lehiaketa abian da, euskal janari lasterreko produktuak sortzeko
Abian da Jakiberri 2. lehiaketa, kasu honetan praktikoa dena, “Euskal Healthy Fast Food” tankerako erakusgaiak edo produktuen prototipoak aurkeztera zuzenduta dagoena.
2012ko abenduan Interneten bitartez garatutako ideia-lehiaketa abian jarri izan zen “Euskal Healthy Fast Food”, arin prestatzeko euskal janari natural, osasuntsu, anitz eta nutritiboa izan litezken produktuak aurkitzeko asmoz.
Oraingo honetan, 2. lehiaketa jarri da abian, “Healthy Basque Fast Food” tankerako erakusgaiak edo produktuen prototipoak jasotzeko asmoz. Lehiaketa hau 1.000 euroko sariaz hornituta dago.
Jakiberri Proiektua Iseak (Corporación MONDRAGON), Jakionek eta Azaro Fundazioak bultzatutakoa da, eta horretaz gain, Leartiker-Ikerkuntza gunearen eta Haziren laguntza jaso du.
Nahiz eta gaur egun “Healthy Basque Fast Food” eskaintzarik ez egon, Jakiberri proiektuaren helburua da, gure sormen potentziala, ezagutza, tradizioa eta gure gastronomiako giza kolektiboa uztartzea eta horrela elikadura mota berria, naturala, osasuntsua, anitza eta nutritiboa lortzea.
Lehiaketaren baldintzak
Ideia-lehiaketa hau Interneten bitartez garatuko da eta euskal janari lasterra ("Healthy Basque Fast Food") balizko produktuak aurkitzeko asmoa izango du. Oraingo honetan 5 sari eskainiko dira eta, guztira, 2.500 euro banatuko dira honako berrikuntza-lerro hauei jarraituz:
- Maila orokorra, produktu berriak sortzeko ideia berritzailea: Zer nolako ideia proposatuko zenuke euskal janari lasterra (“Healthy Fast Food Vasco”) sortzeko? 1.000 euroko sariaz hornituta.
- Azkenburukoari edo postreari dagokion maila: Zer nolako euskal janari lasterra (“Healthy Fast Food Vasco”) proposatuko zenuke azkenburukotzat edo postretzat? 500 euroko sariaz hornituta dagoena.
- Gosariari edo hamarretakoari dagokion maila: zer nolako euskal janari lasterra (“Healthy Fast Food Vasco”) proposatuko zenuke gosaritzat edo hamarretakotzat? 500 euroko sariaz hornituta dagoena.
- Askariari dagokion maila: zer nolako euskal janari lasterra (“Healthy Fast Food Vasco”) proposatuko zenuke askaritzat? 500 euroko sariaz hornituta dagoena.
- Umeei dagokien maila: zer nolako euskal janari lasterra (“Healthy Fast Food Vasco”) proposatuko zenuke umeentzat? 500 euroko sariaz hornituta dagoena.
Lehiaketari buruz argibideak eskuratzeko Iseako webgunera (www.iseamcc.net) edo Elkarbide (www.elkarbide.com) webgune sozialera jo daiteke. Bertan lehiaketaren arauaz gain, parte hartzeko galdera-formulategiak aurkitu ahal izango dira.