Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko ikasleek gradu bukaerako diplomak jaso dituzte

Ekitaldia pasa den ostiralean egin zen Arrasateko Amaia antzokian eta 186 ikaslek ikasketa bukaerako diploma jaso zuten.
Card image cap
2015/06/08

Aurten, 186 ikaslek jaso dute ikasketa bukaerako orla. Horietatik 95 izan dira Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak, 71 Haur Hezkuntzakoak eta, azkenik, 20 Ikus-entzunezko Komunikazio gradukoak.

Arrasaten egin zen ekitaldira, guztira, 700 lagun hurbilduko ziren. Orla banaketa ekitaldira gonbidatuak izan dira aurten gradua bukatuko dituzten ikasleak, irakasleak eta ikasle horien senide eta lagunak. Ekitaldia Arrasaten egin zen pasa den ostiralean, ekainak 5.

EGITARAUA hauxe izan zen:

  • Begoña Pedrosa Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoaren agurra.
  • Mariam Bilbatua Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslearen hitzaldia.
  • Orla banaketa.
  • Bixente Atxa MONDRAGON UNIBERTSITATEko errektorearen hitzak.
  • Eneko Balerdi eta Beñat Raiaren dantza ikuskizuna.
  • Luntxa Uharkape pilotalekuan.

Humanitate eta heziketa zientzien fakultatea