2017-12-13T11:48:56+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea iparraldeko ikastolen alde

2015/05/12

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Kontseilu Errektoreak erabaki du Ziburuko Kaskarotenea ikastolara bideratzea aurtengo IPDK edo Heziketa eta Kooperatiba Sustapenerako eta interes publikoa duten beste helburu batzuetarako kontribuzioa. Herri Urrats festa handia aprobetxatuz, fakultateko eta Iparraldeko ikastoletako ordezkariek bat egin zuten iragan igandean Senperen.
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea iparraldeko ikastolen alde

Pascal Indo, Seaskako lehendakaria; Begoña Pedrosa, fakultateko dekanoa; Asier Irizar, Kontseilu Errektoreko lehendakariordea eta Laida Mugika, Kaskarotenea ikastolako lehendakaria.

Herri Urrats Iparraldeko ikastolaren aldeko jaia baliatuta, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ordezkariak Senperen elkartu ziren Kaskarotenea ikastolako eta Seaska Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioko arduradunekin. Izan ere, fakultateko Kontseilu Errektoreak erabaki zuen aurten Ziburuko Kaskarotenea ikastolara bideratzea IPDK edo Heziketa eta Kooperatiba Sustapenerako eta interes publikoa duten beste helburu batzuetarako kontribuzioa.

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen aldetik Begoña Pedrosa, fakultateko dekanoa eta Asier Irizar, Kontseilu Errektoreko lehendakariordea egon ziren. Iparraldeko ikastolen ordezkariak, berriz, Pascal Indo, Seaskako lehendakaria eta Laida Mugika, Kaskarotenea ikastolako lehendakaria, izan ziren.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak