2017-08-16T23:46:36+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Huhezinemaren hamargarren edizioa atejoka

2016/12/22

Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren hamargarren edizioa, 2017ko martxoaren 28tik 31ra bitartean egingo dela Aretxabaletako Arkupe Kultur etxean. Filmak bidaltzeko epea 2017ko otsailaren 16an amaituko da.
Huhezinemaren hamargarren edizioa atejoka

Dagoeneko kontsultatu daitezke sail bakoitzaren oinarriak Huhezinemako webgunean: www.huhezinema.com 

Aurten, gainera, hamargarren urteurrenean, hainbat berrikuntzarekin dator Euskal Film Laburren jaialdi handia. 

  • Goiena Saria. Euskarazko film labur onena sarituko du, eta aurten diru gehiago emango du. Horrez gain, Ogeita4 Camera Solution enpresak 1.500€tan baloratutako kamera ekipamendua utziko dio irabazleari, 2018ko Huhezineman aurkeztuko den euskarazko film bat egiteko.
  • Vertigo saria mantentzen da, ekoizpenerako edo banaketarako diru-laguntza publikorik jaso ez duen lan onena saritzeko.
  • Basque Culinary Lehiaketa indarberrituta. Euskal Herriko edozeinek parte hartu ahal izango du 3 minutuko mikro-laburrak eginez.
  • Lanak aurkezteko modu berria: Aurten lanak doan aurkeztu ahal izango dira. Izen emate fitxan filmaren Vimeo esteka bat bidali eta kitto. 

 

Sari banaketa ekitaldiak 2017ko martxoaren 28tik 31ra bitartean egingo dira Aretxabaletako Arkupe Kultur etxean.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak