2017-12-13T19:54:06+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Huhezinema: martxan da aukeraketa prozesua

2017/02/28

Jaialdia eta sari banaketa Aretxabaletako Arkupe aretoan egingo da martxoaren bukaeran.
Huhezinema: martxan da aukeraketa prozesua

Bukatu da Huhezinemaren 10. edizioaren lanak entregatzeko epea. Guztira, 95 ikus-entzunezko jaso dira eta dagoeneko epaimahaia buru belarri ari da lehen aukeraketa egiten. Mondragon Unibertsitateak antolatuta, aipatu dute: "bilduma polita sortu dugu; oso pozik gaude jasotako erantzunarekin, izan ere, espero genuen baino lan gehiago jaso ditugu".

10. urteurrena ospatzeko irudi berria ere sortu dute eta laster zabalduko da sareetan. Bitartean, dagoeneko hautaketa prozesuan murgilduta daude, eta martxoaren hasieran finalisten berri emango dute.

Huhezinema Euskal Film Laburren jaialdiko 10. aldia 2017ko martxoaren 28 eta 31 bitartean egingo da Aretxabaletako Arkupe aretoan eta bertan banatuko dira kategoria desberdinetako sariak.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak