2017-12-18T07:51:20+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Huhezinema film laburren jaialdiak baditu irabazleak

2015/05/04

Pasa den ostegunean, apirilak 30, ospatu zen azken jaialdia eta bertan banatu ziren sail ofizialeko sariak. Zortzi sari nagusi banatu ziren goraino bete zen Aretxabaletako Arkupe kultur etxean.
Huhezinema film laburren jaialdiak baditu irabazleak

Huhezinema, VIII. euskal film laburren jaialdiak baditu irabazleak. Pasa den ostegunean banatu ziren Aretxabaletako Arkupe kultura etxean.

Hauek izan ziren saritu ziren lanak eta bakoitzaren egileak:

- Basque Culinary Center saria “On Egin” lanarentzat (Haizea Arizaga, Eider Ballina, Anne Baskaran, Irati Briñas, Angela Carnovich eta Irati Crespo)

- Basque Culinary Center saileko ikusleen saria “Da Casting”lanarentzat (Irati Elortondo, Loinaz Elorza eta Mikel Uralde).

- MUko fikziozko film labur onenaren saria “Katemotzak” lanarentzat (Amaia Beldarrain, Patricia Lasuen, Jone Amonarriz, Igor Agirre, Eñaut Abarrategi eta Izar Usobiaga)

- MUko dokumental onenaren saria “Ur Azpian” lanarentzat (Jon Campo, Ibai Iregi eta Iñaki de Bilbao)

- Dokumentalen sailean, ikusleen saria, berriz ere, “Ur Azpian” lanarentzat.

- Sail Ofizialeko sari nagusia, Goiena Saria, Aitor Arregiren“Zarautzen Erosi Zuen” lanak eraman zuen.

- Sail ofizialeko ikusleen saria Mikel Alvariñoren “Oscar Desafinado”lanak eraman zuen.

- Eta aktore onenaren saria, lan berdineko Barbara Goenaga aktorearentzat izan zen.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak