Irakurriena
- 1. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 2. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 3. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
- 4. 'Nature' aldizkariaren arabera desberdintasunaren aurkako eta jasangarritasunaren aldeko eredua da MONDRAGON
- 5. MONDRAGONeko kooperatibek 55 kilometro eta hamarnaka ekimen Korrikan
- 6. Bexen Cardiok bat egin du Korrika 23rekin
- 7. Fagor Electrónicak Triax Digital Solutions (TDS) erosi du, egoitza eta hirugarren sektorerako multimedia soluzioen merkatua gidatzeko
- 8. Nerea Aranguren, DanobatGroupeko eta MIAko zuzendari nagusia eta MONDRAGONeko lehendakariorde berria
- 9. Kooperatibismoaren emakume aitzindariak omen dituzte Kooperatiben Kontseiluak eta Konfekoopek
- 10. 74ko sortzaileei omenaldia egin diete Aurrenak kooperatiban
Huhezinema ate joka
Nazioarteko film laburren emanaldi berezi batekin emango zaio hasiera aurtengo jaialdiari, izan ere, nazioartera leihoak ireki ditu Huhezinemak. Donostiako Zinemaldiaren kolaborazioari esker, bi film labur egongo dira ikusgai martxoaren 16an goizeko 9:30etatik aurrera Aretxabaletako Arkupe aretoan: Nueva Vida (2015, Kiro Russo) eta Volando voy (2015, Isabel Lamberti). Bi filmak 2015eko Donostiako zinemaldiaren XIV. nazioarteko zinema ikasleen topaketan sarituak izan ziren.
Egun berean, 11etan Master Class bat egingo dute Pikadero (2015) filmeko Ben Sharrock zuzendariak eta Irune Gurtubai ekoizleak. Sharrock eskoziarraren lehen luzemetraia da Pikadero. Euskal Herrian euskal aktoreekin grabatutako euskarazko filma da eta 2015eko Donostiako Zinemaldian estrenatu zuten. Irune Gurtubai, berriz, Huheziko ikasle ohia da eta Sharrocken lehen luzemetraia ekoiztu du. Martxoaren 4tik ikusgai dago filma Euskal Herriko zinema aretoetan. Pelikularen sormen prozesuaren inguruan nahiz beste hainbat konturen inguruan arituko dira.
Ostegun arratsaldean ospatuko den jaialdian, (14:30etik 17:30era) MUko ikasleen eta Basque Culinary saileko filmen emanaldia egingo da. Ikasleen sailera Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko komunikazioko maila guztietako ikasleen lanak jaso ditugu, 12 guztira.
Jaialdiaren azken egunari 17:00etan emango zaio hasiera. 20:00ak arte finalisten emanaldia izango da: Bere bizitzako bat (Aitor Gametxo), Break in (Mikel Aristregi eta Jose Bautista), Cenizo (Jon Mikel Caballero), Dantzariak (Axier Salazar), Duellum (Tucker Dávila Wood), Hartz txiki (Uraitz Doubies), I said I would never talk about politics (Aitor Oñederra), Lobito bueno, bruja hermosa (Ainara Porrón), Mezu bat hozkailuan (Erika Elizari eta Ekaitz Herrera) eta Napoleón y yo (Ander Duque). Epaimahaiari dagokionez Martxelo Rubio aktorea, Begoña del Teso zinema-kritikari eta kazetaria eta Gorka Bilbao zinemagilea izango dira berau osatuko duten kideak. Horrez gain, aretoan egongo dira pelikula finalisten zuzendariak euren lanak aurkezten.
Azkenik, jaialdiko zortzi sarien banaketa egingo da 20:00etatik aurrera. 21:00etatik 22:00etara luntxa egongo da Orly tabernan eta jaialdiari amaiera emateko doako kontzertua egongo da 22:00etatik aurrera Aretxabaletako plazan.