HUHEZIk ‘Kirol-hezitzailea eta kulturartekotasuna’ ikastaroa antolatu du

Maiatzaren 4an hasi eta lau asteazkenetan jarraian eskainiko da HUHEZIko Aretxabaletako kanpusean. Apirilaren 29ra arte dago aukera izena emateko.
Card image cap
2016/04/12

Ikastaroaren helburua da erantzutea kirol eta hezkuntzan jarduten dute profesionalek askotan dituzte zalantzak: zeintzuk dira kontzeptu gakoak kirol-hezitzailean? Zer hartu behar da kontuan testuinguru kultur anitzetan? Zein irizpide nagusi eduki behar dira kontuan esku-hartzean?

Metodologia parte-hartzaile eta praktikoa erabilita, honako edukiak izango ditu ikastaroak:

  • - Kirolaren paradigma hezitzaile eta parte-hartzailea: kirola denontzat.
  • - Kulturarteko paradigma: parte-hartzaile etorkinekin esku-hartzea, kulturarteko konpetentzien garapena, egokitze prozesua, jarrerak, alderdi sozioekonomikoak, estereotipoen eta gatazkaren kudeaketa.
  • - Esku-hartzearen oinarriak kulturarteko ikuspegitik kirol esparruan.

Eskolak euskaraz izango dira eta Aretxabaletako campusean emango dira maiatzeko lau asteazkenetan (maiatzak 4, 11, 18 eta 25). Aurrez aurreko eskola horiek arratsaldez izango dira, 17:00etatik 21:00etara.

Ikastaroaren prezioa 225 eurokoa da eta matrikulatzeak baditu zenbait abantail, esaterako, ikastaro hau egiten duenak geroago egin nahiko balu 2016-2017ko Kirol-hezitzailea aditu titulua, atal hau konbalidatututa izango luke eta ez luke ordaindu beharko. Gainera, ikastaroa ordaintzeko erabili ahal izango da Tripartita fundazioaren diru-laguntza.

Informazio gehiagorako:

  • Amelia Barquín (abarquin@mondragon.edu).
  • Izaskun Uribesalgo (iuribesalgo@mondragon.edu).
  • Telf.: 943 71 41 57

Ikastaroaren eskuorria informazio guztiarekin (PDF).

Humanitate eta heziketa zientzien fakultatea