2017-08-20T19:29:48+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

HUHEZI erakunde kolaboratzailea da Eusko Jaurlaritzak bultzatu duen Lehen Aukera beken kudeaketan

2014/10/16

Mondragon Unibertsitateko beste fakultateekin batera, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak bat egin du Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Lehen Aukera beken kudeaketan. Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak bideratutako beka horien helburua da, praktika ordainduen bidez, enplegagarritasuna aukerak handitzea titulua edo prestakuntza duten gazte langabeen artean.
HUHEZI erakunde kolaboratzailea da Eusko Jaurlaritzak bultzatu duen Lehen Aukera beken kudeaketan

Lehen Aukera bekak zuzenduta daude langabean daude 16 eta 30 urte bitarteko gazteei, beti ere, hurrengo bi baldintza betetzen badituzte: Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egotea eta identifikatuta egotea Gazte Bermearen Sistemaren datu-basean, eta aurrez egiaztatuta izatea beteta daudela sistema horretara sartzeko baldintzak.

"Erakunde kolaboratzaile" bezala, Mondragon Unibertsitateak eskainiko du bere laguntza Orientazio eta Enplegu Zerbitzuaren bidez, Lanbiden lan-eskatzaile moduan inskribatzeko eta emango du behar den informazioa guztia Lehen Aukera programaren inguruan. Gainera, unibertsitateak kudeatu eta bideratuko ditu enpresa kontratatzileen balizko lan eskaintzak.

Edozein argibiderako, ondorengo pertsonekin jar daiteke harremanetan:

  • Karmele Mancisidor: kmancisidor@mondragon.edu
  • Jose Manuel Bergaretxe: jmbergaretxe@mondragon.edu
  • Tfnoa: 943 25 33 72 / 943 25 33 73

Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak