2017-12-16T06:15:33+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Hiru blog berri estreinatu ditu HUHEZI fakultateak ikasturte honetan

2014/07/04

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak hiru blog jarri ditu abian azken asteotan: Ekomu, Berrimet bloga eta Lanki ikertegia izeneko blogak. Horietako bi bitakora lotuta daude hezkuntza arloko unibertsitate masterrekin, hirugarrena, aldiz, lankidetza eta kooperatibismoarekin.
Hiru blog berri estreinatu ditu HUHEZI fakultateak ikasturte honetan

Hiru blog berriak MUko blog komunitatean daude.

Dagoeneko, bost dira maiztasun finkoarekin Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean elikatzen diren blogak.
Estreinatu diren hiru blogak ezaugarri hauek dituzte:
  • Lanki ikertegia. Aireratzen azkena izan da. Blog horretan izen bereko Lanki ikertegiko hamar ikerlarik idatziko dute txandaka-txandaka. Aurkezpen mezuanazaltzen duten moduan, blogeko artikuluetan landuko dute "kooperatibagintza, batez ere, Arrasateko Kooperatiba Esperientzia; Ekonomia sozial eta solidarioa; eta Gizarte berrikuntza eta komunitate autoeratuaren garapena".
  • Berrimet bloga: Blog horretan lanean ari dira Berrikuntza Didaktiko metodologiko proiektuen gestioa hezkuntza erakundeetan unibertsitate masterreko irakasleak. Bultzatzaileen esanetan, "gaur egungo hezkuntzak dituen erronkei erantzun egokiak eraikitzen lagungarriak izan daitezkeen esperientziak, gogoetak eta baliabideak argitaratzeko eta partekatzeko gogoa eta ardura bultzatu gaitu bloga sortzera". Astero-astero, artikulu berriak jarriko dituzte sarean. Hizkuntzari dagokionez, bi hizkuntzetan elikatuko dute bloga, euskara eta gazteleraz.
  • Ekomu: MUko Hezkuntza Testuinguru Multikultural eta Eleaniztunetanunibertsitate masterretik bultzatutako blogaren xedea da "eleaniztasunaz eta kulturartekotasunaz gogoeta egitea eta eskolak gai horien inguruan dituen erronkei erantzuteko testuingurua eskaintzea". Blogaren atzean daude Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko lau ikerketa talde eta Ekomu masterreko irakasleak. Gaiaren arabera, artikuluak argitaratuko dira euskaraz, gazteleraz edo ingelesez.
Mondragon Unibertsitateak dituen beste blog guztiak bezala, aipatutako hiru berri horiek ere MUko blog komunitatean daude ostatuta. Komunitate horretan biltzen dira Mondragon Unibertsitateko jakintza arlo desberdinetako blogak, esaterako, ingeniaritza, administrazioa, komunikazioa eta hezkuntza esparrukoak.

Ekomu, Berrimet bloga eta Lanki ikertegia blogez gain, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak baditu beste bi blog indarrean, bata komunikazioarekin lotutakoa eta, bestea, hezkuntzarekin:

  • Atabala. Komunikazioa departamentuko bloga.
  • Hazitegi. Haur Hezkuntza ikertegiaren bloga.

Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak