2017-12-14T05:35:59+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

HEZIKOOP proiektu interkooperatiboaren aurkezpena

2016/09/15

“Etorkizuneko MONDRAGON” deituriko hausnarketa prozesuak agerian utzi du balio korporatiboen bizipena sendotzeko beharra, baita Eraldaketa Sozialaren balioari bulkada berri bat emateko beharra ere.
HEZIKOOP proiektu interkooperatiboaren aurkezpena

Testuinguru honetan, MONDRAGONen BAC-ek, Arizmendi Ikastolak eta HUHEZIk sustatu duten proiektu interkooperatiboa aurkezteko saioa prestatu dute. Datorren urriaren 4an  izango da, arratsaldeko 17:30tik aurrera, Arrasateko Garaia Berrikuntza Guneko Areto Nagusian.

‘HEZIKOOP Proiektua’-ren erronka izango da, gure nortasun berritzailetik abiatuta, unibertsitatez kanpoko heziketa eredu kooperatibo baten eraketa, hau da, unibertsitatez kanpoko eskolatzearen amaieran ikasleria kooperatiboa izatea. Hau guztia autogestioan oinarritutako kultura pedagogiko eta antolatzaile baten bitartez lortuko da.

Horretarako, ‘HEZIKOOP Proiektua’-k pertsona kooperatiboaren heziketaren eta prestakuntzaren alde egiten du, eraldaketa pertsonala eta soziala sustatzeko gai izango dena.

Eraldaketa pertsonal eta sozial horri aurre egiteko, ‘HEZIKOOP Proiektua’-k, Heziketa Kooperatiboaren ikuspuntua baliatuz, profil zehatz bateko pertsonen sustapena bultzatzen du:

  • Norbere bizi-proiektuaren jabe protagonista eta jakitun diren pertsonak.
  • Enpresaren alorrean, jendartearekin konprometitutako talde-proiektu baten garapenaren ardura hartzen duten pertsonak.
  • Guztien ahaleginen bitartez jasotako onurak zuzentasunez banatzen dituzten pertsonak

‘HEZIKOOP Proiektu Interkooperatiboa’-ren aurkezpenaz arduratuko dira:

Parte hartu ahal izateko izena ematea beharrezkoa da, 943082215 telefono zenbakira deituta edota mondragon-cp@mondragoncorporation.com helbidera mezu bat bidaliz.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak