2017-08-22T03:40:22+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Hemen dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean ikasiko duten atzerriko Erasmus+ ikasleak

2015/02/20

Dagoeneko gure artean dira 2014-2015 ikasturteko bigarren lauhilekoan Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean ikasiko duten atzerriko Erasmus+ ikasleak. Udaberriko txanda honetan, guztira, 18 ikasle etorri dira; horietatik 16 hezkuntza programan sartuko dira eta beste biak komunikazio programan.
Hemen dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean ikasiko duten atzerriko Erasmus+ ikasleak

Belgika, Hungaria, Polonia, Herbehereak eta Lituaniatik etorritako ikasle horiek guztiak etorri dira ikastera Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eskaintzen dituen bi nazioarteko programetan: Hezkuntzako Nazioarteko programa (Teacher Education. International programme. Spring) eta Komunikazio programa (Media and Comunications. Internationa programme).

Ikasturte honetan, guztira, 27 atzerriko ikaslek ikasiko dute Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Izan ere, lehenengo txanda, udazkeneko txandan, 9 ikasle etorri ziren gurera.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak