2017-08-17T11:42:26+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Graduko matrikula egiteko ezohizko epea zabalik

2013/07/10

Uztailaren bukaera bitartean irekita egongo da ezohizko epea eta iraileko lehen astean ere berriro irekiko da epea. Baina oraingoan, plaza libreak dituzten graduko ikasketetan matrikulatzeko aukera izango da soilik. Esate baterako Gastronomia eta Sukaldaritza graduak jada beteta daude eta ez da irekiko beste matrikula eperik.
Graduko matrikula egiteko ezohizko epea zabalik

Uztailaren 8an itxi zen, graduetan matrikula egiteko ohizko epea.

Eta uztailaren 9an, matrikula egiteko ezohizko epea ireki zen. Oraingo honetan, plazak geratzen diren graduetan matrikula egiteko aukera egongo da bakarrik.

Interesatzen zaizun titulazioaren egoera ezagutzeko, deitu interesa daukazun titulazioa eskaintzen den zentrura. Azpian azaltzen diren telefono zenbakietara dei dezakezu eta bertan adierazten diren datetan.

Ingeniaritzak: uztailaren 9tik, uztailaren 30era eta irailaren 2tik irailaren 9ra. Tfonoa: 943739632

Hezkuntza eta Ikus-entzunezko graduak: uztailaren 9tik, uztailaren 18ra eta irailaren 2tik 9ra. Tfonoa: 943714157

GADE eta LEINN graduak: uztailaren 9tik, uztailaren 30era irailaren 2tik 9ra. Tfonoa: 943718009

Gastronomia eta Sukaldaritza arteak: jada beteta dago eta ez da irekiko beste matrikula eperik.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak