2017-12-11T08:44:43+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Goierri Goi Mailako Eskolak 50 urte betetzen ditu

2013/07/29

Eskolak datorren ikasturtean zehar ospatuko du bere 50. urteurrena. Ordizian kokatzen den Eskola, gizarte ekimeneko ikastetxea da eta derrigorrezko ondorengo irakaskuntza, euskalduna, anitza eta parte-hartzea bultzatzen du.
Goierri Goi Mailako Eskolak 50 urte betetzen ditu

Goierri Eskolak 70 langile eta 800 ikasle inguru ditu. Batxilergoa eta erdi eta goi mailako zikloak eskaintzen ditu.

Goierri2

Goierri Eskolak modu honetan laburtzen du bere helburu nagusia: pertsonaren heziketa oinarrizko izanik, Goierri bailarako erreferente teknologikoa eta Soldaketa Lanen Fabrikazio eta Kontrolean Euskal Autonomi Erkidegoan aitzindari izan dadin.

50 urte

Goierri

Datorren urtean zehar ospatuko du Eskolak bere 50. urteurrena baina dagoeneko jaso du bere oparia, izan ere ekainaren hasieran Ordiziako Idiazabal Gaztaren ohorezko Kofradiako kide izendatu zuten. Izendapen horren ekitaldi nagusia uztailaren hasieran ospatu zen, Ordiziako D´ELIKATUZ zentroan eginiko XXIV. batzarraren ekitaldi nagusian.

Goierri-kofradia

Horretaz gain, 2013-14 ikasturtean zehar Eskolaren historia laburtzen duen liburuxka aurkeztuko dute eta beste hainbat ekitaldi ere ospatuko dira.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak