2017-08-22T01:45:17+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Goi Eskola Politeknikoko diseinuko ikasleak Maier lehiaketako finalean sartu dira

2013/07/19

Maier kooperatibak antolatzen duen Diseinuko Nazioarteko Lehiaketara aurkeztu diren proiektuetatik 19 iritsi dira finalera; horietatik 5 Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko ikasleak landutakoak dira.
Goi Eskola Politeknikoko diseinuko ikasleak Maier lehiaketako finalean sartu dira

Lehiaketa honetan honakoak izan dira hautagaiak: diseinu arloko enpresak nahiz erakundeak, unibertsitateak edota ikerketa zentroak. Parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru proiektu aurkezteko aukera izan du.
Maier Koop.E. Diseinuko Nazioarteko Lehiaketan beren proposamena aurkeztu zuten hautagaietatik  soilik 19 iritsi dira finalera; horietatik 5 Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko ikasleak dira, Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza Graduko espezialitatekoak. Euren proposamenak aurkeztu zituzten eta finalera iritsi ziren. Horiez gain, Dakit Design enpresako bi laguntzaile ere finalera iritsi ziren.
Ibilgailuaren barrualderako nahiz kanpoalderako diseinua egiteko eskatu zitzaien, ondorengo arloetarako:
•    Ibilgailuaren aginte paneleko aurrealdea.
•    Ibilgailuaren ateko panelaren heldulekua.
•    Ibilgailuaren aurrealdeko modulua.
•    Ibilgailuko atearen zutoinak.
Sari banaketa 2013ko irailaren 6an egingo da Zornotzan (Bizkaia), AIC (Automotive Intelligence Center) eraikuntzan.
Informazio gehiago: http://www.maierdesign.es/es/bases.php


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak